euskaraespañol

Matematikaren Didaktika saioa Pablo Fusto palistarekin

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/05/03, 10:30

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Maiatzaren 3an, asteartea, 10:30etatik 12:00etara, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko 2.5 gelan (Hezkuntza eraikina), Pablo Fusto palista profesionalak, Elena Agirre irakaslearekin batera, ‘Matematikaren Didaktika’ saioa eskainiko du 'Lehenengo Hezkuntzako graduan. Saio horretan Lehenengo Hezkuntzako ikasleekin (6-12 urte) egin beharreko baliabide didaktiko bat aurkeztuko da. Pablo Fustoren azalpenari esker, matematikarako gaitasunaren garapenarekin zuzeneko lotura duten gaiak planteatu ahal izango dira, eta egiten duen kirolari buruzko informazioa emango da, eskola curriculumean jasotako jakintza matematikoa integratzen duen bitartean, bereziki "magnitudea eta neurria" blokean.

Pablo Fusto kirol ibilbide bikaina duen palista profesionala da. Duela gutxi irabazi du banakako zazpigarren larruzko pala-txapelketa eta honi gehitu behar zaizkio munduko txapelketetan erdietsitako lehenengo postuak, bai banaka bai binaka (https://in-pala.com/fusto/). Bere ekarpenaren bidez, jarrerazko alderdi bat nabarmendu behar da, Lehenengo Hezkuntzako gaitasun matematikoaren edukien I. blokean jasotzen dena: ‘konfiantza norberaren aukeretan, iraunkortasunean eta erronkak eta akatsak gainditzeko espirituan. Ikaskuntza autonomoa garatzeko ekimena eta prestasuna’.