euskaraespañol

Behin betiko urratsa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/19

Irudia

Gaur hasiko dira matrikulatzen Unibertsitateko ikasle berriak. Azken asteak urduri egon eta gero, 8.700 ikasle inguruk UPV/EHUk aurten eskaintzen dituen 130 graduen arteko plaza bat aukeratuko dute. Ondoren, merezitako atsedenarekin eta pilak kargatzen jarraituko dute, datorren irailean haien bizitzako etapa berri bat hasteko: Unibertsitateko etapa.

Ongi etorri UPV/EHUra, zuen unibertsitatera, publikora, guztiona.