euskaraespañol

Erakusketa: 68ko maiatza

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05 Noiz arte: 2018/06

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Arabako campuseko Koldo Mitxelena bibliotekak (Nieves Cano K. 33) erakusketa bat hartuko du non liburuak, kartelak, afixak, mapak, irudiak, zine eta musika erakusten baitira, duela 50 urte nola ginen erakusteko asmoz. Aukera berri bat da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen biblioteka honetan gordetako funtsak gertutik eta bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

1968. urtea ikasle-mugimenduaren urte aktiboena izan zen; amets egiteko garaia izatetik harago, hiltzeko garaia ere izanik. Harbideen azpian ez zen hondartzarik eta itsaskirriko ur nahasiak ertzera itzuli ziren bare-bare; ezinezko suertatu zen ahaleginaren ostean, arte eta kale adierazpenek eztanda egin eta aro oso baten ikono gisa geratu zitzaizkigularik.

Aspalditxotik hona, Arabako Campuseko bibliotekak hainbat erakusketa egin du unibertsitateko kideei eta, oro har, herritarrei bere funtsak erakutsi eta ezagutarazteko. Interesik lukeen edonor gerturatu ahal da biblioteka ikusezin honetara otsail eta martxoa bitartean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara, etenik gabe, eta larunbatetan 9:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.

Erakusketaren katalogoa.