euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/01/11, 15:30 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2018 Mintegiak programa abian jarri du. Mintegi horiek komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei daude zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza). Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).

Hasierako mintegiak hauek dira:

Ostegunean, hilak 11, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan hasiko da programa. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Giza Anatomia eta Enbriologia Saileko irakasleak, Luis Arraezek Willis y su polígono. Thomas Willis, un precursor de la investigación traslacional hitzaldia emango du. Mintegi honetan Thomas Willis (1621-1675 biografiaren zertzeladak azalduko ditu eta bere balentria zientifikoen deskribapen laburra egingo du, bere biografia zientifikoari eta, bereziki, bere “Cerebri Anatome” lanari esker Neurozientzietako ikerketa traslazionalaren aitzindaria denez. Hitzaldia Kulturmed zikloan barne dago.

Ostiralean, hilak 12, 12:00etan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan University of British Columbia Kanadako unibertsitateko Psikiatria Saileko irakasleak, Alfredo Ramos-Miguelek hitzaldi hau emango du: Funcionalidad sináptica, enfermedad de Alzheimer y declive cognitivo: Perspectivas desde estudios postmórtem Hitzaldia hori BIOMED ikerketa biomediko zilkoan kokatuta dago.