euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko mintegia: Gregorio Marañon, medikua eta gizona

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/01/18, 15:30 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, hilak 18, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Madrilgo Complutense Unibertsitateko Gregorio Marañon Giza eta Osasun Zientzien Institutuaren zuzendariak, Antonio López Vegak, hitzaldi hau emango du: Gregorio Marañón, el médico y el hombre. Hitzaldia hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programan kokatuta dago, hain zuen, Kultumed humanismoa eta kultura zikloan. 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza). Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).