euskaraespañol

¿Qué sabemos de…?: Elikadura-mitoak desmuntatzen kontzienteki

Noiz eta non

2021/11/26, 19:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, azaroaren 26an, 19:00etan, Kutxakultur plazan (Tabakalera), Donostian, '¿Qué sabemos de…?' hitzaldi zikloari amaiera emango dio Miguel Herrero Callejak CSICeko Elikadura Zientzien Ikerketa Institutuko ikertzaile zientifikoak. Honek hitzaldia eskainiko. Izenburua: 'Desmontando mitos alimentarios a conciencia' (elikadura-mitoak desmuntatzen kontzienteki). Jarduera Materialen Fisika Zentroak, CSIC eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ikerketa zentro mixtoak, antolatu du.

Izen-ematea eta streaming hemen.

Zeliakoa izan ez arren glutenik ez jateko moda berria justifikatuta dago? Zergatik ez dira hain miragarriak detox dietak? Eta palma-olioa, benetan zer dago iristen zaigun informazioan? hobe al da behi-esnearen ordez landare 'esneak' edatea? Besteak beste, gai hauek jorratuko ditu Miguel Herrerok. '¿Qué sabemos de…?' bildumako elikaduraren mito faltsuak liburuan oinarritua, informazio zientifiko eguneratua emango digu, jaten dugunaren efektuei buruzko sinesmen batzuk gezurtatzeko. Superelikagaiez, azukreaz eta gozagarriez, esneaz eta laktosaz hitz egiten du, eta, batez ere, zenbait joera eta produktu bermatzen dituzten datu eta ikerketa zientifikoez, batzuetan ondorio okerrak dakartzatenak.

Miguel Herrero Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta, gaur egun, CSICeko Elikadura Zientzien Ikerketa Institutuan (CIAL) dihardu ikertzaile zientifiko gisa. Hainbat artikulu zientifiko argitaratzen lagundu du nazioarteko aldizkarietan, baita liburuko kapituluak ere, eta itsasoko elikagaietan dauden konposatu bioaktiboekin lotutako liburu bat argitaratu du, Zer dakigu? Bildumako bi liburuz gain. (Katarata/CSIC). Bere interes zientifiko nagusiak osagai funtzional berrien azterketan eta karakterizazioan eta horiek osasunarekin duten harremanean oinarritzen dira, erauzketa-teknologia eta -prozesu garbien eta teknika analitiko multidimentsional aurreratuen erabilera barne.