euskaraespañol

Mintegia: Gliomaren zelula-plastikotasuna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/15, 15:30 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 15, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Ander Matheuk, Ikerbasqueko eta Osasun Ikerketa Institutuko Onkologia Zelularrean ikertzaileak, Heterogeneidad y plasticidad celular en la malignidad del glioma hitzaldia emango du.

Hitzaldia hori 2018 Mintegiak programa antolatu dute Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).