euskaraespañol

Mintegia: Goya eta medikuntza

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/03/08, 15:30 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 08, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) José María Pérez Trullének, neurologoak eta  Zaragozako Unibertsitateko irakasleak La medicina en la obra de Goya hitzaldia emango du, Goyaren margoak beste begirada baten bidez ikusteko.

Goyaren gaixotasunek, bizipenek eta horiei aurre egiteko zuen modu pertsonalak erabat baldintzatu zituzten haren bizitza eta obra. Gaixo egoteak medikuntzako kontuekiko sentsibilizazio handia edukitzea ekarri zion, izan bere arazoei zegokienez izan besteenei zegokienez, baita medikuak asko errespetatzea ere, hala haien alderdi formala nola lanbidea bera.

Hitzaldia hori 2018 Mintegiak programa antolatu dute Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).