euskaraespañol

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Bigarren edizioa 2023ko uztailaren 17tik 26ra izango da Baionan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/09

Irudia
Saltillo | Argazkia: UPV/EHU

Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak erakunde hauen lankidetzaren emaitza dira: l’Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa, l’Université Bordeaux Montaigne (UBM), l’Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP), Euskampus Fundazioa eta CNRS/IKER zentroa. Halaber, mugaz gaindiko tokiko erakunderen babesa dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Communauté d’Agglomération Pays Basque eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta erakundeena. Aurten, Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux (MSH Bx) zentroak bat egin du proiektuarekin.

Lehenengo edizioak agerian utzi zuen oso eraginkorra dela kulturarteko eta eleaniztuna den ezagutza zabaltzeko gune estrategiko eta nodo gisa, eta erakutsi zuen mugak gainditzeko gaitasuna duela ezagutzak partekatu eta topaketa-sareak sortzeko xedean, epe labur, ertain eta luzera aukera eta proposamen berriak ekar ditzaten. Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak mugaz gaindiko herritarrei, ikaslego eta mundu akademikoari zuzendurik daude eta agerian jarri nahi dute unibertsitateek eginkizun proaktibo bat dutela ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloan kohesionatuagoa dagoen mugaz gaindiko gune bat sortzeko orduan, Europako mugaz gaindiko beste eremu batzuetan lortu den moduan.

Programa honen xedea da parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortutako ezagutza zabaltzea, bai eta erakunde publikoen plan estrategikoak hedatzea ere, Euroeskualdean ezagutzan oinarritutako ekonomia bat garatze aldera, zeinak berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzaile gisa kokatuko dituen.

Ikastaroetako hizkuntzak Euroeskualdeko hiru ofizialak izango dira (euskara, frantsesa eta gaztelania), baita ingelesa ere, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa azpimarratzeko. Aurrez aurre egingo dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ikusi ahal izango da zuzenean. Lurraldearekin lotutako zenbait jarduera kultural eta ireki barne hartuko dituzte.

Edizio hau 2023ko uztailaren 17tik 26ra bitartean izango da eta 12 ikastaro izango ditu:

IKASTAROA EGUNA ZUZENDARIAK TOKIA
Euskal Eurohiria: mugaz gaindiko herritarrentzako laborategi europarra    Uzt. 17 Ander Arzelus Cité Des Arts

Adimen artifizialaren erronkak: diziplina anitzeko eta mugaz gaindiko begiradak

Uzt. 17 Céline Teyssier Cité Des Arts

Bideojokoen mugaz eta nazioez gaindiko analisia: Erabilerak, interakzioak eta aholkularitza

Uzt. 17 Yannick Hernández Cité Des Arts
Saltillo eskola-ontzia 07/17
07/26

Itziar Rekalde

Julieta Barrenechea 

Santurtzi, Bilbo, Mutriku,
Donostia, Donibane Lohizune
Lurralde-garapen solidarioa, antolaketa- eta lege-moduak eta lurraldearen zerbitzurako lankidetza Uzt. 18 Fabienne Pinos
Xabier Larralde
Cité Des Arts

Euskal diaspora: mugaz gaindiko irteeratik Amerikako integraziora (Euskal Herria, Estatu Batuak, Latinoamerika, XIX-XXI. mendeak)

07/18
07/19
Isabelle Tauzin Cité Des Arts
Europaren integrazioa Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan: mugaz gaindiko ikuspegia Uzt. 18 Ihintza Palacin Cité Des Arts
Hezkuntza etorkizuneko jendartea kohesionatzeko tresna: euskal curriculumaren ber-irudikatzea Uzt. 19 Nora Salbotx Cité Des Arts
Klima-aldaketa eta lurraldea. Ikuspegi geografikoa Uzt. 20 Itziar Aguado Cité Des Arts
Muga eta paisaiak Uzt. 20 Hélène Larralde Cité Des Arts
Mugak gainditzeko hezkuntza eta ikerkuntza proposamenak: haur eta gazteen parte hartzea sustatzen     Uzt. 21 Nahia Idoiaga Cité Des Arts

Zinema Ipar Euskal Herrian. Urrats bat aurrera?

Uzt. 21 Josu Martinez Cité Des Arts / Cinéma L'Atalante

Ikastaro horiez gain, bost jarduera ireki programatu dira Saltillo eskola-ontzian egindako itsasaldiaren esparruan; halaber, Ipar Euskal Herriko zinemaren egoerari buruzko saioaren barruan, horretan parte hartu duten zenbait hizlarik zuzendutako bost film labur emango dira.

Matrikula eta informazioa

Matrikula maiatzaren 3tik aurrera egongo da zabalik. Izen-ematea doan da.

Informazioa eta matrikula: www.uik.eus