| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
Mugikortasunaren Europako Astea
Noiz eta non
Noiztik: 2023/09/20 Noiz arte: 2023/09/22
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez bat egingo du Mugikortasunaren Europako Astearekin. ‘Konbinatu eta mugitu!’ leloa du ekimenak. Aurten, irailaren 20tik 22ra bitartean hiru campusetan jarduera programa luzea burutuko da, unibertsitate komunitatean mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko asmoz.
Jardueren artean honako hauek daude: bizikletaz eta patinete elektrikoz egindako ibilbideak, bizikletentzako tailerrak eta auto elektrikoen erakustaldiak, besteak beste, Formula Studentena, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatutako kotxe elektrikoa.
Gainera, Bizkaiko Campuseko Zientzia Parkean (Leioa-Erandio eremua), Euskadiko Parke Teknologikoak ibilgailu elektrikoentzako kargatze azkarreko puntu bikoitz bat jarri du martxan. Egoitza Eraikinaren ondoan dagoen instalazio berriak energia %100 berdearekin birkargatzea bermatzen du, energia hori iturri berriztagarrietatik sortua baita.
UPV/EHUn antolatutako Mugikortasunaren Europako Asteari buruzko Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/sem2023