euskaraespañol

Batxilergoko 1.612 kaslek egingo dituzte bihartik aurrera Unibertsitatera sartzeko ezohiko probak UPV/EHUn

LHko Otros 50 estudiantes de FP realizarán la fase específica

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/07

selektibitatea

Bihar, uztailak 8, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.612 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera sartzeko probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Ohiko deialdian, Batxilergoko 9.460 ikasle aurkeztu ziren, eta, erreklamazioen prozesua bukatuta, % 98,45ek gainditu zuen fase orokorra.


Gainera, selektibitate ezohikoan, Lanbide Heziketako 50 ikasle matrikulatu dira fase espezifikoa egiteko.
Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, uztailak 10.

 

Selektibitate ezohikoa egiteko matrikulatu diren
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko ikasleak

 

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA

ARABA

97

135

232

BIZKAIA

314

458

772

GIPUZKOA

143

465

608

GUZTIRA

554

1.058

1.612

 

Unibertsitatera sartzeko probak bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko ikasgai baten azterketa, ikasleak nahi duena. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.


Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.


Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase honek aukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrerako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase espezifiko honetan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio, gutxienez 5 bat lortzen bada hartzen da kontuan, eta azkeneko nota aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.