euskaraespañol

Juan Francisco Arranz Valentín katedraduna hil da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/13

Irudia

2015eko uztailaren 5ean, Juan Francisco Arranz Valentín hil zen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoa Saileko katedraduna. UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Dekanotzak omenaldia egin eta eskerrak eman nahi dizkio fakultateko kide guztien izenean, bizi osoa irakaskuntzari eta ikerkuntzari eman izanagatik, ia gure Unibertsitatean soilik.
Juan Francisco Arranz Zientzietan lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean. Han, Kimika Analitikoko irakasle laguntzaile gisa hasi zuen ibilbide profesionala, 1971/72 ikasturtean. 1973/74 ikasturtean Vitoria-Gasteizera lekualdatu zen, eta Arabako Unibertsitate Ikastetxera batu (orduan Valladolideko Unibertsitatearen mende zegoen).Orduz geroztik, aktiboki esku hartu zuen Arabako Unibertsitate Ikastetxea integratzen, Bilboko Unibertsitatean lehendabizi eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean gero. Erantzukizun handiko lanpostuak izan zituen: ikasketaburu, lehenengo, eta dekanorde integrazioaren ondoren.

Unibertsitate irakasle bikaina izan zen. Kimika Analitikoa irakasteari eta arlo horretan ikertzeari eman zion bizia, 1995ean katedra lortu zuen arte. Gero, aktiboki jarraitu zuen bere karreran, 2006an erretiratu zen arte.

Urte asko dira izan zuen gaixotasun larria zela-eta ikastegia utzi zuela. Hala eta guztiz ere, haren dedikazioaren eta lanaren fruituak beti geldituko dira Farmazia Fakultatearen oroitzapenetan.

Eskerrik asko guztiagatik, Juan Francisco. Goian bego.

 

UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Dekanotza