euskaraespañol

Euskal kostaldean dantzan

Aurten berriz ere Paue eta Aturriko Herrialdeen Unibertsitateak (UPPA) antolaturiko dantza ekitaldian parte har dezakete UPV/EHUko ikasleek

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/23

Irudia
UPPADanse

Larunbatean, apirilak 4, Paue eta Aturriko Herrialdeen Unibertsitateko Euskal Kostaldeko campusean (Baiona-Angelu-Miarritze) iraganen da UPPADanse izeneko ekitaldia, UPPAk antolatuta. Fama handiko irakasleek emandako dantza ikastaro eta koreografia tailerrez beteko dira egunak. Mugaz gaindiko bi herrialdeetako ikasle zein norbanakoei zuzendua da asteburua, gazteei dantzaz eta euskal kostaldeaz gozatzeko aukera ezin hobea emateko asmoz. 11. edizioa duen mugaz gaindiko proiektu kultural honek, dantza estilo eta maila ezberdinei eginen die lekua, gazteen arteko elkar ezagutza bultzatuz.

Bestalde bakoitzaren sorkuntzak aurkezteko parada ere emanen du, unibertsitateen arteko larunbateko txapelketak. Bakarka, bikotean edo taldean aurkeztua lehiaketa baino gehiago, adierazpenerako eszena izan nahi du. Hala ere beste proiektu batzuetan parte hartzeko bultzada ere izan daiteke konkurtsoa. Besteak beste, txapelketan aukeratutako 12 ikasleek Thierry Malandainek zuzentzen duen Biarritz Ballet konpainian astebeteko egonaldia egin eta koreografia baten prestatzeko aukera ukanen baitute.

5 euroko prezioan, gazte guztientzako eskuragarri izan nahi du gertakariak.

Parte hartzeko baldintzak

  • 28 urtetik beherako ikaslea edo gaztea izan behar da (ikasleak ez direnei gehienez taldeen %50eko lekua utziko zaie)
  • Aurretik izena eman behar da, ondoko helbidera idatziz: uppadanse@univ-pau.fr

Informazio gehiagorako: http://uppadanse.univ-pau.fr/live/

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa