euskaraespañol

XXXIV. Uda Ikastaroak-XXVII Europar Ikastaroak abian dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/27

Irudia

Proposamenen artean gizartearen errealitate berriak barne hartzen dira, hala nola, Ustelkeria, gelako hezkuntza WhatsApp-aren garaian, Konstituzio Aldaketak, Estatu Islamiarraren agerpena, edo sexu-abusuak Elizan. Kriminologiari buruzko zikloa ere izango da. Guztira 124 jarduera.

BBVA Fundazioaren egoitzak UPV/EHUk antolatutako Uda Ikastaroen edizio berriaren aurkezpena hartu du aurten atzera ere. Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea, Carmen Agoues, Uda Ikastaroen zuzendaria, eta Vicente Gutiérrez, Ikastaroen erakunde laguntzaile pribatu nagusia den BBVA Fundazioko zuzendariordea ekitaldiaren buru izan dira.

XXXIV. edizio honetako egitarauan ikastaroak, jardunaldiak, topaketak, eskolak eta tailerrak izango dira, guztira 124 jarduera. Euskarazko ikastaroen eskaintzak (21 ikastaro) aurreko urteetakoaren antzera jarraituko du. Ingelesezko jarduerak ere azpimarratu behar dira, aurten 17 izango baitira. Aurtengoan ere egingo dira ikastaroak Bilbon (14), Vitoria-Gasteizen (5), Getxo, Bermeo, Areatza, Irún, Laguardia eta Tolosan.

Aurtengo programan ziklo berria gehituko dela nabarmendu behar da. Kriminologiari buruzko zikloa alegia, zeinetan puri-purian dauden gaian jorratuko baitira, hala nola:  Los abusos sexuales en la Iglesia, la Justicia restaurativa y la mediación penal edo la problemática forense del testimonio de niños y niñas víctimas.

Era berean, iaz abian jarritako proiektuari eutsiko zaio, hots, "Bertsoa Unibertsitatean" Eskola. Eta, euskarazko ikastaroetan mintzagai izango diren gaien artean honako hauek nabarmendu daitezke: Harrera Haurrak: hazteko eta hezteko aukera berri bat gure artean ikastaroa; Ingurumenaren aldetik, Trantsizio energetikoa Euskal herrian edo Energia elektrikoaren ekoizteko ereduak aztertuko dira; Osasun arloan, Gaur egungo bizkarreko arazoak eta Osasuna etxean; Excellence in Basque Studies V, Mariasun Landaren omenez,  elkargune-jarduera bat garatuko da Etxepare Institutuarekin. Euskal hizkera eta dialektoak gaur egun izango da baita ere eztabadagai. DSS2016 kultura proiektuaren mediazio programaren barruan, Kultura programa eskola eremuan tresna eta eduki bilakatzeko prozesuak proposatuko dira; eta, Tallerretan aukera izango da  gai ezberdinak lantzeko:  Jendaurrean hizketan eta baita ere Bullyna edo Idazketa sortzailea gelan, hurrenez hurren.

Profesionalei zuzendutako eskaintza, batez ere zeharkako zikloen bitartez bideratuko da, hots, "Irakasteko ikasi", "Osasuna" eta "Gizarte-gaiak", Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinekin elkarlanean. Gainera, erakundeen laguntza zehatzen baitan, IRIZAR enpresak "Bizitzaren bidaia" zikloa babesten du. Halaber, "Ikastaroak guztiontzat" programa irekita dago ikastaro,  jarduera ireki eta hitzaldiekin.

Matrikularen edota ostaturako beka eskatu nahi dutenek, apirilaren 24ra arte egin ahal izango dute. Bestalde, Matrikula murriztuko aldia maiatzaren 4tik 31ra bitartekoa izango da, eta prezioak iazko berberak izango dira.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa