euskaraespañol

UPV/EHUk eta CEDROk akordioa lortu dute ikasgela birtualetan irakaskuntzarako materiala erabiltzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/07

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta CEDROk (Eskubide Errepografikoen Espainiako Zentroak) akordioa sinatu dute arautzeko egile eta editoreen lanen erabilera irakaskuntzan. Material hori eGELAN erabiliko da, UPV/EHUk irakaskuntza telamatikorako eta irakaskuntzaren osagarri daukan plataforman, eta, hain zuzen ere, on-lineko irakaskuntza horretan 5.770 talde inguru daude antolatuta, hau da, Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren eskolen % 80 gutxi gorabehera.

Akordio honen bidez lizentzia lortu da material horiek (liburuak eta aldizkariak) legearen babesean erabiltzen ditzaten UPV/EHUko ikasleek zein irakasle eta ikertzaileek, eta, hedaduraz, unibertsitateko talde guztiek (administrazio eta zerbitzuetako langileek ere erabili ahal izango dituzte). Lizentzia horrek aukera ematen du bitarteko digitalen bidez erreproduzitzeko lanen %10 (edo antzeko luzera daukan kapitulu bat) edo aldizkarietako artikuluak. Material horiek ikasgela birtualetako irakaskuntzan erabili ahal izango dira era desberdinean: intraneten jarrita, posta elektronikoaren bidez bidalita, kopiak jarrita euskarri digitalean, papereko kopia bana eginda edo barne erabilerarako dokumentazioari erantsita edo formatu desberdineko aurkezpenetan…

Akordio honi esker, beraz, euskal unibertsitatean jabetza intelektualari buruzko legea betez erabiliko dira irakaskuntzaren arloan testuliburuak eta aldizkariak. UPV/EHUko errektorearen, Iñaki Goirizelaiaren jaunaren, esanetan, "unibertsitatearen jardunerako ezinbesteko oinarria ezarri dugu, jardun hori legeari jarraituz bete behar zen eta. Adierazi du, era berean, berme osoz beteko dela ikasgela birtualetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, eta, oro har, irakaskuntzarako material guztiek izango dutela berme hori".

Bestalde, Magdalena Vinent andreak, CEDROko zuzendari nagusiak, esan du akordio honi esker "UPV/EHU erantzukizunez arituko dela jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, eta arlo horretan, eta unibertsitate mailan, erreferente bihurtu dela".

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa