euskaraespañol

Rodrigo Testardinik G-9ko I. Mintzaldi Lehiaketa irabazi du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/16

Irudia
Rodrigo Testardini, UPV/EHUko José Ángel Tamayo irakaslearekin

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko hirugarren mailako ikasle Rodrigo Testardinik atzo arratsaldean Zaragozan egin zen G9ko I. Mintzaldi Lehiaketa irabazi zuen. Kantabriako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Illes Balearsko, Errioxako, Oviedoko, Nafarroako eta Zaragozako unibertsitateetako hizlariei gailendu zitzaien Testardini. Lehengo lehiaketa honetan defendatu behar izan den gaia honakoa izan da: Zergatik egiten dut kirola?

Gaur hasi eta bihar amaituko den  VII. Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren harira antolatu du Zaragozako Unibertsitateak  I. edizioa. Ekimen horrek unibertsitateko ikasleen artean oratoriarako gaitasuna, azkartasuna eta bat-batekotasuna sustatu nahi ditu mintzaldi bat egiterako orduan.

Lehiaketan Eztabaida Ligan parte hartuko duten unibertsitate bakoitzetik ikasle bakarrak parte hartu du. Epaimahaiak, besteak beste, ondorengo puntuak hartu ditu aintzat: argumentuen kalitatea, ziurtasuna eta gaia menderatzea eta mintzaldiak interesa  piztea.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa