euskaraespañol

Bittor Rodríguez irakaslea gonbidatu dute PNUDen bilerara

Gasteizko haurrek fruta eta barazkiak kontsumitzeko programa azalduko du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/21

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko ikertzaile Bittor Rodríguez gonbidatu dute Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUD) apirilaren 20tik 23ra bitartean Beiruten egingo duen bilerara. Zehazki, PNUDeko, Osasun Publikoko Ministerioko, Hezkuntza Ministerioko eta Merkataritza, Industria eta Nekazaritza Ganberako ordezkariei eta Dieta Mediterránea-MedDiet sustatzeko proiektuaren sustatzaileei hitz egingo die, haurrek fruta eta barazki gehiago kontsumitzea sustatzeko Vitoria-Gasteizen gauzatzen ari den ekimenari buruz. Hainbat urte dira proiektu hori zuzentzen duela, Arabako hiriburuko Nutrizio Behatokiaren esparruan (UPV/EHUn parte hartzen duen ikertaldearen lanaren emaitza da).

‘Vitoria-Gasteizko haurrek fruta eta barazki gehiago jan dezaten sustatzeko programa' 2005ean abiarazi zen, Gasteizko Udalaren Ingurumena eta Eremu Publikoa Saileko Osasun Publikoa unitatearen eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko Analisi Sentsorialeko Laborategiko ‘Nutrición y Obesidad' ikertaldearen arteko lankidetzari esker. Lehen Hezkuntzara begira egin da, eta urteroko udal eskaintzan sartzen da, Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako osasunerako beste hezkuntza programa batzuekin batera.

Ekimena abiarazi zen, Udalak eta UPV/EHUko Farmazia Fakultateak lankidetzan egindako azterlan batean atzeman zelako beharrezkoa zela ikasleen artean fruta eta barazkien kontsumoa areagotzea. Programa honen bidez, fruta eta ikasleei barazkiak kontsumitzeak dakartzan onurei buruzko informazioa emateaz gain, motibazioa eman nahi zaie, programan garatzen diren jardueren bidez kontsumitzeko. Gainera, ikerketa osagai nabarmena du programaren inpaktua ebaluatzeko.

UPV/EHUko ikertzaile eta programaren arduradun Bittor Rodríguezek hau gogorarazi du: "proiektuan parte hartu duten bi mila haurren baino gehiagoren artetik, % 70ek fruta gehiago kontsumitu nahi du, eta % 60k barazki gehiago. Hori da Udaletik eta gure ikertzaile lanetik egin ahal izan ditugun apustu onenetako bat". Zeregin horrek zenbait sari jaso ditu, hala nola Federación Española de Municipios y Provincias erakundeko Red Española de Ciudades Saludables sareak emandakoa; zehazki, 2013an,'Tokiko Gobernuaren estrategia globalean kokatutako programa honen ikuspegi berritzailea eta originala' nabarmendu zuen. Bestalde, NAOS 2013ko lehenengo accesita (Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioa) lortu zuen, eskolan elikadura osasungarria sustatzeagatik. Halaber, Gosasun 2013 zigilua eman zioten, elikadura osasungarria sustatzeagatik.

Programaren bigarren fasearen helburua da frutaren eta barazkien ingesta areagotzea, zenbatzeko moduan (1. fasearen helburua -kontsumo xedea- ordezkatzen du), parte hartu duten ikasleen artean.2. fasean parte hartzen dute, Vitoria-Gasteizko Udalaz eta UPV/EHUz gain, Slow Food Arabak, Auzolanek eta ‘5 al día' elkarteak.