euskaraespañol

UPV/EHU, Buenos Airesko Liburu Azokan

Unión de Editoriales Universitarias Españolas (UNE) elkartearen babesean aurkeztuko da apirilaren 23tik maiatzaren 11ra bitarteko topaketara

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/21

Feria del Libro de Buenos Aires 2014
Feria del Libro de Buenos Aires 2014

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua Buenos Airesko 41. Liburu Azokan izango da, eta argitalpen berrien sorta bat eramango du. Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra egingo da azoka. Liburuaren inguruko nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da erakusketa hori, eta helburua da kanpoan, bereziki gaztelaniazko merkatuan, gehien hedatutako lanak ezagutaraztea.

Hautatutako liburuen artean, askotariko gaiei buruzko lanak daude, besteak beste:

  • Argumentación y prensa
  • El censo de la sal (1631). Hacienda y consumo
  • Dentro del Archivo Secreto Vaticano. Guía para la investigación a partir de documentos sobre el País Vasco. Época medieval (1198-1458)
  • Dentro del Archivo Secreto Vaticano. Guía para la investigación a partir de documentos sobre el País Vasco. Época moderna (1458-1830)
  • Devoción, paisaje e identidad. Las cofradías y congregaciones de naturales en España y en América (siglos XVI-XIX)
  • Estudio y edición crítica de los comentarios de Iodocus Badius Ascensius al poeta satírico Persio
  • Prevención del suicidio. Consideraciones para la sociedad y técnicas para emergencias
  • La muerte en el nordeste de la Corona de Castilla a finales de la Edad Media. Estudios y documentos
  • La sociedad ante los museos
  • En tiempo de ruidos e bandos. Nuevos textos para el estudio de los linajes vizcaínos. Los Barroeta en la merindad de Marquina (1355-1547)

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Unión de Editoriales Universitarias Españolas (UNE) elkartearen babesean joango da azokara, beste hogeita hamabost unibertsitate argitaletxe eta ikerketa zentrorekin batera. Guztira 500 lanetik gora aurkeztuko dituzte, ezagutzaren askotariko arloak jorratzen dituztenak: besteak beste, politika, historia, filosofia, zuzenbidea, poesia, zinema, artea, musika, komunikazioa, ingurumena, turismoa eta hezkuntza.

Hauek dira erakusketan parte hartuko dutela baieztatu duten gainerako hogeita hamabost argitaletxeak: unibertsitateen artean, Alcalakoa, Almeriakoa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonakoa, Cadizkoa, Kantabriakoa, Gaztela-Mantxakoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Kordobakoa, Granadakoa, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea, Balear Uharteetakoa, Jaengoa, Jaume I. Unibertsitatea, La Lagunakoa, Kanaria Handiko Las Palmaskoa, Leongoa, Murtziakoa, UHUN, Kataluniako Unibertsitate Irekia, Oviedokoa, Comillas Eliz Unibertsitatea, Salamancako Eliz Unibertsitatea, San Pablo CEU Unibertsitate Fundazioa, Santiagokoa, Valentziakoa eta Zaragozakoa; bestalde, ikerketa zentroen artean, Casa de Velázquez, Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS), Consello da Cultura Galega, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Sevillako Probintzia Diputazioa.

UPV/EHUko eta gainerako unibertsitate argitaletxeetako lanak UNEren standean kontsultatu eta erosi ahal izango dira (Pabiloi Urdina, 530. standa); Jorge Waldhuter Argentinako enpresa banatzailea arduratuko da horretaz. Ohi bezala, erakusketan saltzen ez diren liburuak UNEk Buenos Airesko Arcadia Librosen duen erakusketa iraunkorrera gehituko dira (Marcelo Torcuato de Alvear kalea, 1548). Gaur egun, Espainiako campusek argitaratutako 500 lan biltzen dira han.

Horrez gain, Argentinako enpresa banatzaileak bermatu du Espainiako unibertsitate liburuak egongo direla herrialdeko hainbat topaketa eta erakusketatan eta azoka nagusietan, urte osoan.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa