| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
Argitaratu da Belchite 2014 proiektuaren arkeologia memoria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/05

Digital.CSICek, Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen erakunde gordailuak, argitaratu berri du "Arqueología de la Batalla de Belchite. Campaña de 2014" memoria. Txosten teknikoa da, Gerra Zibilak Belchiten eta Medianan utzitako hondakinen hondeatze eta prospekzio lanei buruzkoa. Lan horiek joan den irailean egin ziren.
Digital.CSIC dokumentu digitalen gordailua da, helburu duena CSICen egiten diren ikerlanen ekoizpen intelektuala antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea, horretarako sarbide irekia emanez.
Gogoratu behar da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Patrimonio Construído (GPAC) ikerketa taldeak parte hartu duela International Brigades Project-ean. Arkeologia proiektu hispaniar-britainiarra da, iragan garaikidea ikertzen duena eta Belchiteko guduaren gertalekuetan arkeologia indusketak egiten ari dena. Bada, ikasle talde bat Gerra Zibilean suntsitutako Zaragozako herri horretako hondakinak ikustera bertaratu zen irailean, Xurxo Ayán irakasleak koordinatuta.
Proiektua hemen aurki daiteke: http://digital.csic.es/handle/10261/114184