euskaraespañol

Europako gaiei buruzko ikerketa sariak eman dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/22

Oier Onaindiak jaso du Maider Castellano eta Naiara Rodríguezekin batera egindako lanaren saria
Oier Onaindiak jaso du Maider Castellano eta Naiara Rodríguezekin batera egindako lanaren saria

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak, Eurobaskek eta BBK Fundazioak Europako gaiei buruzko Ikerketa Sariak eman dizkiete Europako integrazioarekin lotutako lanak egin dituzten graduko ikasleei. Lan eta autore saridunak hauek izan dira:

  • Lehen saria: "Berdintasuna Europar Batasunean". Maider Castellano, Oier Onaindia, Naiara Rodriguez (600 euroz hornitua).
  • Lehen accesita: "Los instrumentos de flexibilidad como estrategia para una Unión de geometría variable" Paula Luzuriaga, Soña Uhrinová, Nathalia Correa (300 euroz hornitua).
  • Bigarren accesita: "Europar Batasunaren eta Errusiaren papera Ukraniako gatazkan: Egoera analisi kritikoa". Ibai Arrillaga, Iker Laka, Oier Zeberio, Ander Aranburu (300 euroz hornitua).

Irabazle guztiok matrikula beka bat jaso dute Eurobask-ek antolatzen duen udako kurtsora joateko. Sari honetan ehun ikasle baino gehiagok parte hartu dute eta 30 inguru talde lanak aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lanen kopurua eta kalitatea goraipatu izan du, baita originaltasuna eta igorritako mezu humanista ere.

Sariak emateko ekitaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean izan da eta El País egunkariko kazetari Xavier Vidal Folch-ek eskaini du "La integración europea en la encrucijada: ¿Hacia dónde va Europa?" hitzaldia.