euskaraespañol

Euroeskualdeko Campusaren bilera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/07

Irudia

Maiatzaren 6an UPV/EHU eta Bordeaux-eko Unibertsitatearen arteko Euroeskualdeko Campusaren Koordinazio Batzordearen urteroko bilera ospatu zen Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan. Unibertsitate bietako errektore Iñaki Goirizelaia eta Manuel Tuñon de Larak presiditu zuten bilera, eta unibertsitate bietako eta Euskampus eta IdEx Bordeaux bazkideetako ordezkariek ere parte hartu zuten bertan. Topaketan, 2014ko azaroaren ospatutako lehen Euroeskualdeko Sinposioa burutu zenetik Euroeskualdeko Campusean eman diren aurrera pausoak aztertu dira. Besteak beste nabarmendu behar dira graduondoko titulazioak, edota tesiak kotutoretzan, proiektu europarrak eta nazioarteko laborategi ikerketa elkartuak egiteko marko egonkorra. Bigarren Euroeskualdeko Sinposioa Donostian egingo da azaroaren 26an eta 27an.

Ezkerretik eskumara: (goian) Katixa Peigneguy (Euskampus Fundazioa), Ricardo Diez (DIPC), Laurent Servant (U. Bordeaux), Nekane Balluerka (UPV/EHU), Christelle Bellenger (U. Bordeaux), Jean-Jaques Toulme (U. Bordeaux); (behean) Achille Braquelaire (U. Bordeaux), Iñaki Oñate (Tecnalia), Igor Campillo (Euskampus Fundazioa), Fernando Plazaola (UPV/EHU), Amaia Maseda (UPV/EHU), Iñaki Goirizelaia (UPV/EHU), Manuel Tuñon de Lara (U. Bordeaux), Helene Jacquet (U. Bordeaux), Olivier Lavialle (Bordeaux Science Agro).