UPV/EHU, Bilbao Art Districten

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/13

Bilbao Art District 2015 ekimenaren aurkezpena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak era aktiboan parte hartuko du hirugarren "Arteen Asteburua"-n, hiri arte konprometituena eta abangoardistena, ukitu erreibindikatzaileduna eta egoera politiko eta sozialari erreferentzia egiten diona elkartzen duen jaialdian. Maiatzaren 14an eta 15ean Bizkaiko hiriburuan burutuko den ekimen hau Bilbao Art District plataformak antolatu du. Bilbao Art District hiriko ekimen estrategiko bat da, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Rekalde eta Ondare aretoak eta UPV/EHUren laguntzarekin.

Egun bitan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek hiru erakusketa eta bost interbentzio artistiko egingo dituzte Bilboko hainbat tokitan. Eta Bizkaia Aretoan ere mahai-inguru bat eta beste erakusketa bat egingo dira. Hauek dira ekimen guztiak:

Bildumazaletasunari buruzko mahai-ingurua:
Ostirala, maiatzak 15, 17:00, Bizkaia Aretoa, Baroja entzunaretoan
Artelan bat erosi aurretik eta ondoren kontuan hartu beharrekoak izango ditu hizpide mahai-inguru honek. Bai alderdi teknikoak, bai legalak. Mercedes Basso, Arte y Mezenazgo fundazioko zuzendaria, arituko da moderatzaile gisa. Bestalde, bertan izango dira Pilar Citoler, Jose Angel Sanz y Joaquim Vilanova, Bilboko galeria bateko eta kabinete juridiko bateko bildumari pribatuak.

Bizkaia Aretoa:

-Arte Ederren Fakultateko masterreko ikasleen erakusketa.
Raquel Asensi, Maria Azkona, Mikel Calleja, Marina Etxeberria, Amaia Molinet, Edu Pedreira, Mikel Ruiz eta María Andrés Sanz.

-"Modelos operativos abiertos", Mar Domingues eta Alberto Diez.
Bizkaia Aretoaren kanpoaldean jarriko den kontenedore batekin, erakusketa-gunearen eta esparru akademiko eta instituzionalaren ezaugarriak kuestionatu eta lotu nahi dituen ekintza bat burutuko da, ohiko denborak, espazioak eta errentagarritasunaren nozioak aldatzen dituen kontratu bat ezartzearen bitartez.

-"Ingelesen landako garraioak", Iñigo Varona eta Nerea Beriain.
Egileen asmoa da Bizkaia Aretoko halla garraio-zerbitzu baten biltegi bihurtzea, herritarrei irekitako jarduera bat sortzeko. Horren bidez, presentzia eman nahi diogu zamaketa-kai gisa izan zuen iragan historikoari.

- FIG Bilbao 2014 feriako saridunen erakusketa.
FIG 2014 izeneko Grabatuen Nazioarteko Lehiaketaren azken edizioan parte hartu duten artisten lanen aukeraketa bat izango da ikusgai Bizkaia Aretoan.

Interbentzioak:

"Constituyéndonos", Colectivo Atlas.
Deustuko zubiko etxolan.
Konstituzioaren 1978ko erreferenduma abiapuntutzat hartuta, garai horretako dokumentazioaren berrikuspen bat proposatzen da, interbentzio artistikoen bidez.

"Edukia edukita", Juan Malk.
Kontenedoreekin osatuta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren aurrealdeko artelana.
Egileak abstrakzio plastikoa proposatzen du non edukitzaileak bere edukia iradokitzen duen. Hamaika kolore biziekin aldizkatuz, desira zenbatezinak garraiatzen dituen koraza estandar eta inpertsonalaren anonimatua kontrastatzen.

"Científicas al agua", Gaizka Lombera eta Aintzane Caamaño.
Ostirala 15 eta larunbata 16, 17:00 / 19:00, Martzana kalea, 5.
Interbentzio honek, emakumeen papera kulturan ikusgai egitea bilatzen du, eta graffitiek lurra bustita dagoenean agertzen dira.

"Baldosa verde", Arantzazu Temprano eta Aram Rios.
12:30-14:30: Iberdrola Dorrea, AAEE Museoa, Bizkaia Aretoa.
16:30-18:30: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra pasealekua.
19:00-21:00: Abandoibarra pasealekua, Juan de Ajuriaguerra kalea.
Hirietan berdegune zapalgarri gutxi egoteari buruzko hausnarketa bat. Ibilbide bat Bilbon zehar, zementu edo asfaltorik zapaldu gabe.

"Europe", Amaia Vicente.
Ostirala 15, 12:00 eta 21:00, eta larunbata 16, 12:00 eta 21:00, Plaza Biribilean.
Instalazio honetan, paradisuaren ideia, denbora eta diru binomioan oinarrituta, gizarteen funtzionamendurako ardatz gisa erakusten da. Sistemaren baitan galduta egon daitezkeen paradisu pertsonalei buruzko hausnarketa bat da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa