euskaraespañol

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak ikasturte amaieraren zeremonia egin du

Fisioterapiaren lehenengo promozioak diplomak jaso ditu Medikuntzako 42.arekin eta Odontologiako 25.arekin batera

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/15

Irudia

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak 2014/15 ikasturte amaierako ospakizuna egin du gaur, hilak 25. Bertan izan dira Fisiologiako lehenengo promozioren, Odontologiako 25. promozioaren eta Medikuntzako 42.aren ikasleak. Zeremonian 2.000 bat pertsona egon dira eta Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Saileko zuzendari Luis Casis izan da promozioaren aitabitxia. Ospakizunean, hauek parte hartu dute: Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Enrique Hilario, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoa.

Ikasturte amaiaren zeremonia, aurten ikasketak bukatutako 407 ikaslek diplomak jaso dituzte: 311 ikaslek, Medikuntzan, 39k, Odontologian eta, lehen aldiz, 57 ikaslek Fisioterapian. Ekitaldian berean, 2013/14ko ikasle Gillen Oarbeaskoak eta Eider Aguirrebeñak omenaldi berezia jaso dute. Horiek espedienterik onenak izan ziren Medikuntzan eta Odontologian, hurrenez hurren. Era berean, Fakultatean 25 urte bete dituzten irakasleei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei gorazarre egingo diete, baita erretiroa hartu dutenei ere. Halaber, ikasturte horretan hildako lankideak gogoratuko dituzte.

Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak, zorionak eman dizkie Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasleei, senideei eta lagunei, eta bereziki Fisioterapiaren lehenengo promozioari aparteko aipamena egin dio. Orobat, etorkizunean profesional horiek egingo dutena lan eta beharra nabarmendu du. "Osasun zientzietan aurrerapen klinikoak amaigabe ugaltzen dira eta eguneratzeko beharra etengabea da. Ikasten jarraitzeko konpromiso horrek betiko lagunduko dizue. Hori izango da gizartearen alde lan egiten duzuen profesionalok aurre egin behar diozuen erronka nagusia."

Ikasleei bekak eta diplomak banandu ondoren, Jone Santiago ikasleak eskaini du ohorezko aurreskua. Amaitzeko, UPV/EHUko Koruak interpretatu ditu  pieza hauek: Aritz adarrean-Katalin, My soul's been anchored in the Lord,eta Gaudeamus Igitur.