Irati Onaindia, Bizkaiko Orientazio Azokako iPad-aren irabazlea
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/01
Irati Onanindiak, Arratzuko Barrutialde Institutuko ikasleak, irabazi du UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordeak Bizkaian zozkatu duen iPad minia. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio azoken esparruan sartuta dago.
Irati Onaindiak saria jaso du Carmelo Garitaondia Bizkaiko Campuseko errektoreordearen eta Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordearen eskuetatik. Irati Onaindiak batxilergoko lehen ikasturtea amaittu du eta, institutuko ikasketak bukatzen dituenean, Ingeniaritza egiteko asmoa du Zientzia eta Teknologia Fakultatean edo Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskola Unibertsitatean. Bitartean, ikasketak eta saski baloia uztartzen ditu; izan ere, Gernika KESB (Kirol Elkartea Saski Baloia) taldean jolasten du.