euskaraespañol

Bioelektronikako hamaika ikaslek diplomak jaso dituzte Bilboko Bidebarrieta Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/23

Irudia


Kepa Beaskoetxea, Iratxe Espinosa, Zorion Gamboa, Galder García, Iker Herrero, Iñigo Jiménez, Joseba Pérez, Josu Rabade, Guillermo Ramos, Álvaro Valtierra eta Iker Zornotza ikasleek UPV/EHUko Bioelektronika Gelan ikasi dute. Prestakuntza hori Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak ematen du, Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin batera. Bioelektronika Gelak Ingeniaritzan eta Medikuntzan ezagutzak batzen ditu osasuna eta ongizatea hobetzeko. Horrela, Ingeniaritza elektronikaren metodoak eta oinarriak osasunarekin eta medikuntzarekin lotutako arazoei aplikatzen dizkie, arazo horiek ulertzeko eta konpontzeko.