Alberto Urrutia Montejo Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ikaslea da, eta ‘Análisis estructural de un chasis car-cross' izeneko Gradu Amaierako Lana egin du. Proiektua kategoria horretako lehiaketa ibilgailu bat egiteko aplikatu da.
| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
Proiektu izatetik errealitate izatera
Lehiaketa ibilgailu bat egiteko aplikatu da car-cross-eko txasis bati buruzko Gradu Amaierako Lan bat
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/06

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Gonzalo Carlos Gonzalo irakasleak zuzendu du proiektua, eta azterlanean hodi itxurako lehiatzeko txasis bat aztertzea eta egitea proposatu zen. Fabrikazio eredu horrek ahalbidetu egiten du egitura bat sortzea, non ibilgailuaren erresistentziaren eta pisuaren arteko lotura oso handia den; zehazki, Espainiako autocross lehiaketako Car Cross IV. dibisioaren kategorian dago.
Halako ibilgailuek prestazio handiak ematen dituzte, eta fabrikazio kostua txikia da. Alberto Urrutiaren azalpenei jarraikiz, "ibilgailuok serieko 600 cc-ko motozikleta propultsatzaileak dituzte, eta,horren eraginez,potentziak eta pisuak harreman estua dute". Real Federación Española de Automovilismo (RFEDA) erakundeak adostutako araudi bat dago, eta han adierazten dira kategoria horretako ibilgailuek izan beharreko ezaugarriak, homologaturik egon daitezen eta Espainiako lehiaketan lehiatzeko aukera izan dezaten.
Betekizun horien artean daude txasisa egiteko erabili beharreko altzairuzko hodi motak: RFEDAk horien segurtasun egitura homologatu behar du. Bestalde, materialen erresistentziari buruzko azterlana egin behar da, frogatzen duena egiturak eutsi egiten diela ezarritako parametroei. Gainera, egitura guztian ezin da gertatu zenbait karga kasuren araberako balioak gainditzen dituen hausturarik edo desitxuratze plastikorik.
Atal horiek eta beste batzuek osatu dute Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako UEko ikasle horrek eginiko lana, eta, Axier Parro Ribacobaren laguntzari esker, lehiatzeko car-cross ibilgailu bat egiteko aplikatu ahal izan da, etorkizunean merkaturatzeko.
Ibilgailua Espainiako autocross lehiaketan lehiatuko da, RFEDAk homologatu ondoren. Power Race Vehicle ‘PRV' izena eman zaio, etorkizuneko PRV Racing enpresaren izena omentzeko.
Argazkiak: UPV/EHU