UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2015ean irakasle eta ikertzaileen 50 plaza ateratzea lan eskaintza publikoan. Abenduaren 26ko 36/2014 Legean, 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoan, aurreikusten da sektore eta administrazio batzuetan, tartean unibertsitatea, salbuespen bat egin daitekeela langile berriak sartzeko ezarrita dagoen mugan. Sektore horietan birjarpen tasa gehienez % 50 izango da, lan eskaintza publikoak ez badie traba egiten aurrekontu egonkortasunari lotutako helburuei.
| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Capitanes intrépidos
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
UPV/EHUk irakasle eta ikertzaileen 50 plaza aterako ditu lan eskaintza publikoan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/10

Gainera, lege horren arabera, unibertsitate bakoitza behartuta egongo da ateratzen dituen plazen % 15 gutxienez erabiltzera Ramón y Cajal programa amaitu duten eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzeko.
Beraz, UPV/EHUk irakasle eta ikertzaileen 50 plaza aterako ditu lan eskaintza publikoan. Honela banatuko dira: 6 katedradun plaza; irakasle osoaren plaza bat; ikertzaile doktore iraunkorraren 8 plaza; irakasle titularraren 8 plaza eta 27 agregatu plaza.
2014ko ekitaldiko kontuak onartuta
2014ko ekitaldiko kontuetan biltzen dira bai aurrekontu emaitzak eta bai ondareari dagozkion emaitza ekonomikoak. Hasierako aurrekontua 395.172.000€ izan zen. Hasierako kopuru hori gero aldatu zen aurreko ekitaldietatik gehitutako soberakinekin (98.333.000€) eta kanpotik jasotako aurrekontuz landako funtsekin (21.322.000€). Hortaz, behin betiko aurrekontua 514.827.000€ izan da. Gastuen aurrekontuaren konturako betebehar onartuak 423.343.000€ izan dira, hau da, kredituaren behin betiko exekuzioa % 82koa izan da. 2014ko sarreren aurrekontuan onartutako eskubideen zenbatekoa 417.359.000€ izan da, hau da, kredituaren exekuzioa % 81,07koa izan da. Azkenik, aurrekontu emaitzak 625.000€ko superabita utzi du.
Nazioarteko hitzarmenak
Bestalde, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu du hainbat hitzarmen sinatzea beste herrialde batzuetako unibertsitate eta erakundeekin. Besteak beste, onartu da hitzarmen bat egitea Tokio University of Foreign Studies-ekin (TUFS); hitzarmen bana sinatzea Estatu Batuetako Lesley Universityrekin eta Studies Abroad Consortium-ekin (USAC unibertsitateen partzuergo bat da, egoitza Renoko Unibertsitatean, Nevadan, daukana; partzuergoak aukera ematen die ikasle estatubatuarrei beste herrialde batzuetara ikasten joateko); oinarrizko hitzarmen bat egitea Boliviako Unibertsitateko Batzorde Eragilearekin, akordio espezifikoak sinatzeari begira herrialde horretako unibertsitateekin; eta lankidetza protokoloa egitea Cuscoko (Peru) San Jeronimo eskualdeko gobernuarekin Unibertsitatearekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta Agirre Lehendakaria Centerrekin, kitxua hizkuntza biziberritzeko.
Hitzarmen berriok gehituko zaizkio UPV/EHUk lehendik eginak zituen 1.618 hitzarmenei. Horietatik 1.499 Erasmus hitzarmenak dira, 67 Latinoamerikako erakundeekikoak eta 52 dira "Beste norako batzuk" izeneko programako herrialdeetako (Estatu Batuak, Kanada, Korea, Japon eta abar) ikastegiekin egindakoak.