euskaraespañol

UPV/EHUk 44 Global Training beka eskaintzen ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/13

Irudia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, UPV/EHU eta beste lau erakunde kudeatzailerekin elkarlanean, ‘Global Tranining' izeneko ‘Atzerrian Praktikak Egiteko Bekak' programa abiarazi du 30 urtetik beherako tituludunentzat. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateak 44 beka kudeatuko ditu guztira.

Global Training programak helburu du Euskal Herriko gazte tituludunen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatzea, beren soslai akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak atzerriko herrialdeetako enpresa eta erakundeetan egin ditzaten 6-12 hilabetez, betiere aurrez prestakuntza praktikoko plan bat eratuta.

Aipatzekoa da UPV/EHU dela Euskal Herriko goi mailako hezkuntzaren esparruan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra.

"Oso pozik gaude deialdiaren emaitzarekin: berriz ere erakutsi du gure unibertsitateak aurkeztutako proiektuaren kalitatea. Horrek ahalbidetu egiten digu guztira 44 beka eskaintzea eta kudeatzea, eta hori da partzuergo batean parte hartzen ez duten erakundeen artean kopuru handiena" esan du Nekane Balluerkak, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordeak.

*Programaz eta UPV/EHUko eskaintzez informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu UPV/EHUren Nazioarteko Harremanetarako webgunera hemen