euskaraespañol

Omenaldia Juan Javier Basterrecheari

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/15

Irudia

Unibertsitateak omenaldi hunkigarria egin nahi izan dio Juan Javier Basterrecheari, haren heriotza dela eta. Horretarako, bertan izan dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreorde Fernando Plazaola, Euskarako errektoreorde Jon Zarate, Arabako Campuseko errektoreorde Jon Zarate, UPV/EHUko Bibliotekako zuzendari Esperanza Iñurrieta eta Juan Javier Basterrechearen lagun eta abokatu Benigno Irias. "Orain dela urte gutxi batzuk Juan Javier Basterrecheak adorea izan zuen Vitoria-Gasteiza etortzeko, jada 91 urte zituela. Bada, orain azken bidaia hasi du. Haren ondare baliotsuak gure artean dirau, eta gure artean egongo dira hemendik aurrera haren errautsak eta, are garrantzitsuagoa dena, haren oroipena" azaldu zuen Ikerketaren arloko errektoreordeak.

Juan Javier Basterrechearen legatuari esker, ziur asko UPV/EHUko Unibertsitate Biblioteka da Espainian erreprodukzio faksimil gehien eta onenak dituena. "Erakusketa artistiko eta historiko ikusgarria da, IX. mendean hasten eta XX.ean amaitzen dena" azaldu zuen Bibliotekako zuzendariak. 'Biblioteca Carmen y Juan Javier Basterrechea Matoni' funtsa, Arabako Campuseko Las Nieves eraikinean utzitakoa, 5.000 liburuk eta 300 faksimilek osatzen dute. Alde batetik, ekialdeko arteari eta kulturari buruzko aleen bilduma fina osatzen dute; bestalde, Erdi Aroko eta Errenazimentuko lanen erreprodukzio paregabeak daude. Liburuen artean herbolarioak, beatoak, ordu liburuak eta portuetako planoen bildumak daude, kontu handiz kopiatuak eta miniatuak; zalantzarik gabe, kultura balio handia dute.

 

Argazkiak: UPV/EHU