euskaraespañol

Zientzia, ardoa eta euskara… bat eginik

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/11 Noiz arte: 2015/09/12, 09:30 - 18:00

Irudia

Deskribapena

Irailaren 11rako eta 12rako Oihaneder Euskararen Etxean (Frai Zacarías Martínez kalea 2. Vitoria-Gasteiz) ardoaz gehiago gozatzeko behar diren ezagupen eta trebetasunei buruzko ikastaroa, Ardoa ezagustuz,  antolatu du UPV/EHUko Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitateak (LASEHU). Arabako campuseko Errektoreordetzaren babesarekin eta Gasteizko Udaletxearen Euskara Zerbitzuarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua ardoaren dastaldiaren oinarriak azaltzea da, kurtsoan parte hartuko duten lagunek ardoez gehiago disfrutatzeko ezagupen eta oinarrizko trebetasunak eskuratuz, oinarri zientifikoetatik abiatuta baina modu erakargarrian.

Ikastaroa ardoan interesatuta dagoen edonori irekita dago. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko ezagupenik izatea. Plaza kopurua mugatua da; gehienez 30 lagun.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Azalpenekin batera ardo ezberdinak probatuko dira, ardoetan antzemateko sentsazioez jabetzeko ezinbesteko aukera izanda.

Informazio gehiago: 

http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/zientzia-ardoa-eta-euskara-bat-eginik/  eta inaki.etaio@ehu.eus