euskaraespañol

'Invisible Express' Laburmetraien 3. Lehiaketa

Gizateriari eragiten dioten erronka larrienetako bati buruzko gaia garatu beharko da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/17

Irudia

UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak "Invisible Express" Laburmetraien 3. Lehiaketa jarri du abian, Kultura, Communication y Desarrollo ‘KCD' Gobernuz Kanpoko Erakundearekin eta "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiarekin batera. Irailaren 28an emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, baina gizateriari eragiten dioten erronka larrienetako baten inguruko gaia garatu beharko da, hala nola, gerrei, goseari, pobreziari, desberdintasunei, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik ezari, epidemiei edo klima aldaketari buruzko motibo bat.

Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten UPV/EHUko ikasleek irailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena. Epaimahaiaren eta publikoaren sariak jasoko dituzte irabazleek, 1.000 eta 500 euro, hurrenez hurren.

Informazio guztia: http://www.kcd-ongd.org/#!invisible-express-2015/cprm