euskaraespañol

Unibertsitateen 9 Taldeak bilera egin du UPV/EHUn

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/18

Irudia
Zutik, erdian: Manuel José López Pérez Zaragozako Unibertsitateko errektorea eta CRUEren presidentea; Nekane Balluerka UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea

Bizkaia Aretoak, Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko hiriburuan duen paraninfoak, G9 taldearen (unibertsitateen 9 Taldea) Nazioarteko Harremanen Sektoreko Batzordeko kideak bilduko ditu gaur.

Zaragozako Unibertsitateko errektore eta Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Biltzarreko (CRUE) buru Manuel José López Pérez arituko da bileraburu, eta Nekane Balluerka UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea eta Kantabriako, Extremadurako, Balearretako, Errioxako eta Oviedoko unibertsitateetako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariak bertaratuko dira. Batzordeak hainbat gai landuko ditu 9 Taldeko unibertsitateen nazioarteko proiekzioaren inguruan; bereziki, datorren azaroan Latinoamerikako graduondoko hezkuntza azoka handienetako batera (Europosgrados Colombia) bertaratzea eta G9 taldeak Nazioarteko Merkataritzari eta Turismoari buruzko master ofizial bateratua abiarazteko proposamena.

Unibertsitateen 9 Taldea irabazi asmorik gabeko elkartea da, honako unibertsitate publiko hauek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea.Taldea 1997. urtean sortu zen, eta helburu du unibertsitate erakunde taldekideen arteko lankidetza sustatzea, hala irakaskuntza eta ikerketa jarduerei dagokienez nola kudeaketa eta zerbitzu jarduerei dagokienez.