euskaraespañol

Omenaldi liburua González Mínguez irakasleari

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/12

Irudia

Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea, Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa eta José Antonio Munita, Ernesto García eta Ernesto Pastor laneko koeditore eta UPV/EHUren Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia saileko irakasleak bertan zirela, hainbat akademiko bildu zen, Estudios en homenaje al profesor César González Mínguez liburua aurkezteko.  Lan honetan biltzen dira hamabost historialariren lanak, gehienak Erdi Aroko adituak izanik, jada erretiratutako González Mínguez irakaslearen gustu eta espezialitatekoak izandako gai, pertsonaia, toki eta kronologiak jorratuz.

González Mínguez (Palentzia, 1943) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun emeritua da. Berrehun lan baino gehiago idatzi ditu, liburu eta artikuluak gehituta, eta hainbat gai landu ditu. Eusko Ikaskuntzako, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (Arabako Batzordea) eta Sociedad Española de Historia de la Construcción eta Sociedad Española de Estudios Medievales elkarteetako kide da. Omenaldiak hunkitutako hitzaldian, gogora ekarri zituen maisutzan hasi zenean baliatu zituen hitzak: "Ilusioa, erantzukizuna eta gizarte konpromisoa bihurtu nituen maisu gisa erabili beharreko funtsezko gidalerro".