euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Gasteizko Irakasleen Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/17

Irudia

Letren Fakultateko areto nagusian jaso zuten haur hezkuntza eta lehenengo hezkuntzako gradua amaitu duten 94 ikaslek, 80 emakumezko eta 14 gizonezko, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasita.

Graduazio ekitaldiak Javier Garaizar Candina UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izan zuen buru eta lagun izan zituen Javier Alonso Aldama Euskal Gobernuaren unibertsitateetarako zuzendaria, Maite Fuentes Azpiroz Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien fakultateko dekanoa, Elena Agirre Basurko Gasteizko Irakasleen Eskolako zuzendaria eta Carmen Muñoz Regueras Ramon Bajo ikastetxe publikoko maistra, hitzaldi bat eskaini zuena.

Parte hartu zuten ere Haizea Domingo Bilbao eta Rakel Gamito Gómez ikasleek, graduatuen ordezkari.