euskaraespañol

Abiarazi da XIX. CORTADA

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/01

Irudia

Film laburren lehiaketa Gasteizko zinema panoramara itzuliko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eskutik, abenduaren 1etik 5era bitartean.

CORTADAk, urtero bezala, estatuko formatu txikiko zine onena ekarriko ditu aurten ere. 533 lan jaso dira, iaz baino bost gehiago, baina oraingoan 103 film labur izango dira ikusgai, 2014an baino 32 gehiago. Izan ere, saio gehiago antolatu dira, beti helburu berarekin: ikus-entzunezko formatu interesgarri horretako estatuko panoramako onena aurkeztea.

Ikusleak erosoago egon daitezen, edizio honetan Caja Vital Kutxa Fundazioaren Dendaraba Ikasgelan kontzentratuko dira edizioak, hilaren 1eko saioan izan ezik: UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da orduan.

Jaialdiaren atal tradizionalak aurten ere emango dituzte (FIKZIOA, ANIMAZIOA, DOKUMENTALA, GUREAK, HEMENGOAK, UNILABUR eta EHULABUR). Berrikuntza gisa, euskal film laburren inguruko egun bat antolatuko da, euskararen jaialdiak UPV/EHUn duen tartea baliatuta. Beraz, abenduaren 3a GUREAK atalaren eguna izango da. GAU FREAKYA larunbatean egingo da aurten, abenduaren 5ean, eta amaiera emango die alde guztietatik zinemaz beteriko bost egunei.

Azkenik, nabarmendu behar da jaialdi horrek Goya eta Forqué sarietarako sailkatzeko aukera ematen duela. Bestalde, Aitor Mazo eta Íñigo Santander gogoan hartuko dira.

nformazio guztia: http://www.festivalcortada.com/