euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/28

Irudia

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko 56. promozioa osatzen duten 552 titulatu berrien graduazio ekitaldia ospatu zen atzo UPV/EHUko Areto Nagusian. Graduko sari bereziak ere banatu ziren, eta erretiroa hartu duten edo Unibertsitatean 25 urte bete dituzten Fakultateko langileak ere omendu zituzten.

Iñaki Goirizelaia errektoreak presiditu zuen ekitaldia, eta bertan izan ziren baita ere Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Arturo Rodriguez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Iñaki Ruiz Manzano Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea, eta Leire Barañano Azti-Tecnaliako Elikagaiak Ikertzeko Unitateko Balio zuzendari eta promozio honetako amabitxi dena.

 

ARGAZKIAK: Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU