euskaraespañol

Jakiundek UPV/EHUn ospatu du urteko bere lehen batzarra

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/08

Irudia
Jakiunde

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan ospatu du gaur, apirilak 8, urteko lehen Ohiko Batzarra. Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia izango da honako hau.

Ekitaldia, Jesus M. Ugalde presidenteak zuzendu du. Juan Pablo Fusi, historian katedradunak hitzaldia eskaini du ‘El País Vasco, circunstancia y vocación' izenburupean bertaratutako publikoaren, akademikoen eta unibertsitateko errektoreen aurrean.

Ohiko Batzar honetan, Akademian barneratuko diren kide berrien hautaketa gauzatu da eta izen berriak jakinarazi dira, eta abian jarri diren ekimen berrien berri eta hausnarketa ere gauzatu da.

2007ean sortu zenetik, Jakiundek diziplina anitzeko goi mailako pentsamenduaren foroa bezala egituratu da, bere ekintzen eta ikerketen bitartez, gizarteak gaur egun dituen arazoei irtenbidea aurkitzen saiatzen delarik. Egun diziplina anitzeko esparruetako 69 kideez osatzen da.