euskaraespañol

2016/2017 ikasturtea hasi da

UPV/EHUk hiru campusetan eskainitako 85 graduetan 8.441 ikasle berri matrikulatu dira, plazen %95,6 bete delarik

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/01

Irudia
Titulazio gehienen gutxieneko nota igo egin da aurreko urteekin konparatuz

Oporrak bukatu dira eta hasi da 2016/2017 ikasturtea. Zentro gehientsuenek datorren astean hasiko dituzten arren aurkezpenak, Gasteizeko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean gaur bertan aurkeztuko zaizkie ikasketak ikasle berriei.

Azken hiru matrikula epeak oraindik betetzeke dauden honetan, ikasle berrien behin-behineko zenbakia 8.080 izan da (4.081 euskarazko taldeetan matrikulatu dira eta 3.999, gaztelerazkoetan). UPV/EHUk 85 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan eta guztira 8.454 plaza; hala, plazen %95,6 bete da. 

Eskainitako plaza guztiak bete dituzte edo laster batean beteko dituzte (itxarote-zerrendatik irtengo diren ikasleekin) UPV/EHUko titulu gehienek. Plaza guztiak bete dituzten graduen artean azpimarratzekoak dira osasun-alorreko titulazioak, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduak, Zuzenbidea,  Fisika eta Ingeniaritza gehienak, besteak beste. Aipagarria da baita ere aurtengoan titulazio gehienen gutxieneko nota igo  egin dela aurreko urteekin konparatuz.

Hala, UPV/EHUn matrikula egindako ikasleetatik nota altuena duenak 13,95eko nota atera du (14 da atera daitekeen notarik altuena) Bioteknologiako gradua ikasiko du. Kalifikazio altuak dituzten beste ikasle batzuk ere badaude, besteak beste, hurrengo titulazioetan: Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza (onartutako azken ikaslearen nota 12,572 izan da); Medikuntza (12,392); Biokimika eta Biologia Molekularra (12,374);Odontologiak eta Fisioterapiak 11tik gorako notak dituzte; Erizaintzak, 10tik gorako notak ditu hiru campusetan, eta Farmazia (9,464). Zientzien arloan, Biologiako (10,880), Fisikako (10,702), Matematikako (9,144) eta Kimikako (8,504) graduek ere hartu dituzte nota altuak dituzten ikasleak.
Bestalde, gogoarazi behar da azken hiru matrikula-epeak irailaren 5ean, 9an eta 16an izango direla. Hala, gaur, ostirala, hilak 2, graduetan izena emanda dauden pertsonak hauek dira:

 

Campusa

Matrikulak

Guztira

Gaztelania

Euskera

Araba

2.992

3.744

6.736

Bizkaia

10.247

7.542

17.789

Gipuzkoa

3.383

4.979

8.362

Guztira

16.622

16.265

32.887

Masterren eskaintza

Datorren ikasturtean, 112 master eskainiko dira, haietako hamabi lanbide jakin batzuetan jarduteko bidea ematen dutenak; beste zortzi, gutxienez, Amerikako unibertsitateetan emango dira, master eta doktoregoen Latinoamerikako sarearen bidez. Datorren ikasturteko berrikuntzen artean 'Kontuen Ikuskaritza eta Goi Mailako Kontabilitatea' masterra dago (60 ECTS), kontuen ikuskari lanbideari lotua, eta ‘Aktuariotza eta Finantza Zientziak' masterra (120 ECTS), aseguruetako aktuario lanbideari lotua. Bizkaiko Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean emango dira biak, eta batean zein bestean ikasleek nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzte zenbait erakunde laguntzailetan. Hirugarren nobedadea da ‘Control in Smartgrids and Distributed Generation' masterra, 90 ECTSkoa, ingeles hutsean emango dena Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta titulazio bikoitzerako hitzarmena daukana École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIArekin. Titulu berri honetaz gain, unibertsitateak baditu beste hogei master, atzerriko unibertsitateekin titulazio bikoitzerako hitzarmena daukatenak. Gainera, UPV/EHUk unibertsitatearteko 22 master eskaintzen ditu. Guztira, master ofizial guztiak kontuan hartuta, 3.896 plaza eskainiko dira.

Instalazio berriak

Ikasturte berri honekin batera abian izango dira eraikin berriak ere. Arabako Campusean Micaela Portilla Gizarte eta giza zientzien arloko Ikergunea, eta Leioan UPV/EHUko Zientzia Parkea, non ikerketako zerbitzu nagusiak, unibertsitateko ikertaldeak, unibertsitatean sortutako oinarri teknologikoko enpresak eta I+G+B erakundeak eta enpresak kokatuko diren.

Zientzia Parkeak lau eraikin ditu: Egoitza (Zientzia Parkeak eta Bizkaiko Parte Teknologikoak sustatua), Biofisika Institutua, Maria Goyri Zentroa eta Martina Casiano Plataforma (azken hiruak UPV/EHUri atxikiak).

IIL eta AZP

Euskal Herriko Unibertsitatek 5.709 irakasle eta ikertzaile (IIL) ditu, eta 1.847 Administrazio eta Zerbitzuetako (AZP) langile.

• Irakasleak/Ikertzaileak:

 

 

Gizonak

Emakumeak

Guztira

Irakasle eta Ikertzaileak

2.459

1.971

4.430

Ikertzaile kontratatuak

244

283

527

Ikertzaile bekadunak

267

347

614

Guztira

2.970

2.601

5.571


• Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala:

 

Gizonak

Emakumeak

Guztira

679

1.219

1.898

 

Ikasturteari jasiera emateko ekitaldia

Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia irailaren 12an izango da, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Ikasturte hasierako hitzaldia ‘Pertsonen Internet-a eraikitzen' Jasone Astorga irakaslearen eta ikerlariaren eskutik izango da.