euskaraespañol

Olinpiar Jokoak eztabaidagai

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/26

Irudia
Boni Teruelo, Jaime Lissavetzky, Conrado Durantez, Sergio Seoane eta Luis Solar

‘Olinpiar Jokoak eztabaidagai' izenburupean, iragan astean egin zen Bilboko XV. Aste Olinpikoa. Kirol-munduko hainbat pertsona ospetsu etorri ziren jardunaldiotara (besteak beste, Boni Teruelo, Jaime Lissavetzky, Conrado Durantez eta Luis Solar), eta han, lau egunetan zehar, aztertu ziren Rio-ko Joko Olinpikoak, Euskal Herriko atleten parte hartzea eta ustelkeri kasuak.

Jardunaldiaren azken egunean, Academía Olímpica Española erakundeko sortzaile eta presidenteak, Conrado Durantez-ek, Joko Olimpikoen Historian zehar izandako mitoei eta heroiei buruzko hitzaldia eskaini zuen. Halaber, Jaime Lissavetzky-k, kirolerako estatu-idazkari ohiak, gizartearen eta politikaren ikuspuntutik gerturatu zen kirolera.