euskaraespañol

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailerrak

UPV/EHUk doako hiru tailer eskaintzen dizkie ikasleei, besteak beste, azterketen aurrean estresa mendean hartzeko estrategiak ikasteko

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/17

Irudia

 

Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los Exámenes

Tailer honen helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

Arabako campusa:

Datak: 2016ko azaroaren 10an, 17an, 24an eta abenduaren 1an (ostegunak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Las Nieves

Bizkaiko campusa:

Datak: 2016ko azaroaren 7an, 14an, 21an eta 28an (astelehenak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: 6B gela. 1. solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Gipuzkoako campusa:

Datak: 2016ko azaroaren 8an, 15an, 22an eta 29an (astearteak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4 ikasgela

Gestión de las TICs para el ocio

Gure ikerketek aipatzen dute egunero 4 ordu baino gehiago Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) aisialdiarako erabiltzea ondorio kaltegarriak dituela errendimendu akademikoan eta ongizate psikologikoan. Gaur egun komunikazioaren garrantzia ezagututa eta geure jendearekin beti konektatuak egotearen beharra kontuan izanda, ¿nola lotu Interneta, sare sozialak eta arrakasta akademikoa? Tailer honen helburua Ikasleei IKT aisialdirako kudeaketan eta erabileran laguntzea da.

Bizkaiko campusa:

Datak: 2016ko azaroaren 8an, 15an, 22an eta 29an (astearteak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: 6B gela. 1 solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Emociones y Comunicación. Aprende a gestionar tus emociones en la vida cotidiana

Ikasleak komunikazio zailtasunez jabetzea eta horretarako baliabide eta estrategiak eskaintzea dira tailer honen xedeak, emozioekin konektatzea eta identifikatzen jakitea, alegia.

Horrez gain, lagungarria izango da egunerokotasunean emozio positiboak eta gatazkatsuak kudeatzeko martxan jar daitezkeen estrategiak ikasteko, komunikazioa esperimentatzeko eta emozioak positiboki kudeatzeko, osasuna hobetzeko funtsezko baldintza gisa.

Gipuzkoako campusa:

Datak: 2016ko azaroaren 7an, 14an, 21an eta 28an (astelehenak)

Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 25
Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4. Ikasgela

Informazio orokorra:

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak antolatutako bi tailer egiteagatik, ikastegi guztiek kreditu bat emango dute graduko ikasketetan. Tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak abalatuak. Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz. Kontaktua eta izen ematea: talleres.spa@ehu.es