euskaraespañol

Ikerkuntza biomedikoari buruzko jardunaldiak Araban

Lehendabizikoz partekatu egingo da Arabako ESIn eta Arabako UPV/EHUko campusean egiten diren ikerkuntza

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/19

Irudia

Lehenengo aldiz, Osakidetzaren Arabako ESIko Ikerkuntzako talde ezberdinek, Arabako UPV/EHUko Campusak eta gure lurraldeko enpresa biosanitarioek eztabaidari eta ideiak eta esperientziak trukatzeari ekingo diete, gero batera ikerkuntzako proiektuak garatzeko. Horrela, baliabideak hobeto aprobetxatuko dituzte  eta ikertzaileen arteko lankidetza erraztuko da.

Elkarlanerako foro zientifiko honetan lortutako ondorioak arratsaldez aurkeztuko dira "Herritarrekin topaketan" deiturikoan. Horrela, interesa luketen pertsona guztiek aukera izango dute Araban egiten diren ikerkuntzako proiektuak eta beren aplikagarritasuna ezagutzeko.

Honez gain, jardunaldi hauen barruan, ‘El envejecimiento saludable: una perspectiva sanitaria, social y tecnológica' [Osasunez zahartzea: osasunaren, gizartearen eta teknologiaren ikuspegitik] sinposioa egingo da, non Vitoria-Gasteizko alkate ohiak, Jose Angel Cuerdak,eta espezialista batzuek herritarrekin partekatuko duten beren jakintza. Ekitaldiaren amaitzeko Ikerkuntza eta Berrikuntza urteroko Sariak banatuko dira.

 

Argazkiak: UPV/EHU.