euskaraespañol

Bilbao Web Fest-en bigarren edizioa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/20

Irudia
Rocío de las Muñecas, Oliver Mend, Koldo Serra, Ainara Basurko, Carmelo Garitaonandia e Itziar Mena (ezkerretik eskuinera), aurkezpenaren egunean

Urriaren 26tik 29ra bitartean, Bilbo pil-pilean dagoen Internet bidezko webserieen fenomeno global honetako sortzaile, ekoizle eta jarraitzaileen arreta-gune bilakatuko da.

Webserieak –Internet bidez zabaldutako serieak– zalantzan jartzen ari dira azken aldi honetan telebista tradizionalak entretenimenduaren arloan zeukan monopolioa, eta egun hauetan, BILBAO WEB FEST jaialdiak urriaren 26tik 29ra bitartean egingo duen bigarren edizioari esker, nazioarteko erreferente nagusietako bat izango dute Bizkaiko hiriburuan. Denbora errekorrean eta mundu beste hiri b atzuekin lehiatuz, jaialdi hau genero honetako topaketarik garrantzitsuenetakoa bihurtu da.

Jaialdiak gaur egungo nazioarteko ekoizpen onenen aukeraketa bat eskainiko du; guztira, 25 herrialdetako 100 titulu baino gehiago eta mundu mailako zenbait estreinaldi jaialdiko sail desberdinetan, baita euskal ekoizpen onenei zuzendutako sail berezi bat ere, lehiaketatik kanpo. Honela, Bilbo pil-pilean dagoen genero honetako sortzaile, ekoizle eta jarraitzaileen arreta-gune bilakatuko da. Gogoan izan, Internetek eskaintzen dituen erraztasunei esker, tematika eta iraupen aldakorreko fenomeno global, fresko eta berritzaile hau gero eta oihartzun zabalagoa lortzen ari dela, eta kasu batzuetan, telebista tradizionalerako jauzia ere egin duela.

Azken urteotan, ikusentzunezko fikzio-modalitate honek atxikimendu zabala lortu du. Publiko gaztearentzat, kultura kontsumitzeko era alternatiboa bihurtu da, eta telebistako industriarentzat, lehia ez ezik, talentu eta sorkuntza-formu la berriak aurkitzeko moduko nitxo ere bilakatu da. Honela, printzipioz Interneten bidez zabaltzeko sortuak ziren titulu batzuk telebistaz emateko erosi dituzte. Hauen artekoak ditugu iaz Bilbon ikusgai jarri ziren bi serie hauek: "Dream Knight" korearra eta "Airlock" australiarra. Hauen telebista-eskubideak Netflixek eta zientzia-fikzioko SyFy kanalak erosi dituzte, hurrenez hurren.

Webserieen inguruan haziz doan ikusmin horren ondorioz, gero eta gehiago dira, tarteka-marteka, formatu horretan lan egiten duten kultura-industria tradizionaleko sortzaileak. Hauen artekoak ditugu Jerry Seinfeld komediantea –80ko hamarkadako izen bereko sitcom arrakastatsuaren sortzailea–, Bryan Singer zinema-zuzendaria –"X-Men", "Sospechosos habituales"– edota Stephen King beldurrezko kontakizunen idazlea. Estatuan, Javier Fesser zuzendaria dugu kasurik ezagunena. "Camino" film luzeagatik sei Goya sari irabazi ondoren, 2000. urtean, 30na segundoko 18 atalez osatu tako "Javi y Lucy" seriea landu zuen Canal+ katearentzat. Honen oroimenez, ohorezko saria jasoko du BILBAO WEB FEST jaialdiaren bigarren edizio honetan.

Jaialdi honi esker, Bilbo gero eta ikusmin handiagoa sortzen ari den sorkuntza arloko puntako zirkuitu batean sartu da buru-belarri. Hartara, iaz egindako lehenengo edizioan, BILBAO WEB FEST jaialdiak Estatuan antolatu ohi diren Madril eta Sevillako jaialdi ezagunek baino kopuru handiagoak lortu zituen proiektu eta herrialde parte-hartzaileei dagokienez. Honela, Bizkaiko hiriburua Los Angeles, New York, Seattle, Vancouver, Toronto, Buenos Aires, Rio de Janeiro, Melbourne, Londres, Berlin, Erroma eta beste hainbat hiri tarteko dituen nazioarteko lehiaketa-zirkuituan sartu da.

Gonbidatu ospetsuak

Jaialdiak 200 gonbidatu baino gehiago bilduko ditu guztira, lehian jardungo duten serieen ekoizpen eta zuzendar itzako profesionalak, teknikariak, gidoilariak eta antzezleak barne, genero honetako nazioarteko beste jaialdi batzuen arduradunekin batera. Bertan bilduko diren mundu osoko gonbidatu ugarien artean, zinema eta telebistako aurpegi ezagunak ere egongo dira, hala nola, Koldo Serra euskal zuzendaria, berrikitan "Gernika" filma estreinatu duena; lehen aipatutako Javier Fesser; Leyre Berrocal antzezle bilbotarra, Javier Bardemekin batera "Éxtasis" filma eta José Coronadorekin batera "Fuego" protagonizatu dituena; "El Informal" telebista-saioan antzezle, modelo eta erreportari gisa lan egiten duen Usun Yoon korearra, edota "Vaya Semanita" saioan Txori ezaguna eta beste hainbat pertsonaia interpretatu dituen Diego Pérez antzezlea.

Lehiaketako epaimahaian, Koldo Serra eta Leyre Berrocalekin batera, munduko webserieen jaialdi nagusien zuzendariak ere egongo dira: Meredith Burkholer, ekoizlea eta Webfest Berlin-en sortzailea; Young Man Kang, zine-zuzendaria eta Koreako K Webfest-en sortzailea, eta Riccardo Cannella, Sicily Webfest-en sortzaile eta zuzendaria.

Bertan izango dira, halaber, programatuta dauden hainbat webserietako protagonistak. Hauen artekoak ditugu "Ley y orden", "Elementary" eta "Person of interest" gisako serieetan eta "Posdata: Te quiero" film luzean parte hartu duen Caris Vujcec antzezlea, "The pepper proyect" aurkeztuko duena; Xin Wang, "Exmodel" serieko ekoizle eta protagonistetako bat, "Drunken Dragon" proiektua ekarriko duena; lehen aipatutako Diego Pérez, "Beta" seriean lanean diharduena; Suitzako telebistan "Ma femme est pasteure" webseriearekin ospetsu egiten ari den Víctor Costa antzezle valentziarra; TVEko "Centro médico" serieko hainbat ataletan parte hartu duen María Albiñana antzezlea; Koala Rabioso youtuberra, edota hainbat sari irabaziak dituzten "The walking dead" eta "Mad men" serieak ematen dituen AMC telebista kanalaren filial espainiarreko zuzendaria, Manu Balsera.

Sortzaileekin eta antzezleekin batera, BILBAO WEB FEST jaialdiak merkatu honen inguruko nazioarteko 120 aditu baino gehiago ere bilduko ditu, webserieak baino ez dituen munduko lehenengo azoka eta merkatua osatuz, formatu honetan lan egiten duten ikusentzunezko sektoreko profesionalei edota formatua ezagutu nahia dabiltzanei zuzenduta. Jaialdiko Sail hau BILBAO WEB MARKET deituko da, eta Azkuna Zentroan egingo da, webseriek pantailaratu eta lehiaketako gainerako ekitaldiak garatzen diren bitartean. Honen barruan, serie digitalen lehen ko-produkzio foroa abiaraziko da (20 standek osatutako gune honetan, 12 herrialdetako proiektuak jarriko dir a ikusgai), baita bilerak, webserieek munduko hainbat lekutan dituzten egoerei buruzko mahainguruak, eta ikusentzunezko proiektuen pitching (aurkezopen) saioak ere.

Lehiatuko diren tituluak

BILBAO WEB FEST-en lehiatzeko aukeratu diren 103 serieak lau sailetan banatuta eskainiko dira:

  • Sail Ofizialean gaur egungo nazioarteko 30 webserierik onenak erakutsiko dira, horietako batzuek milioi bat eurotik gorako aurrekontua dutelarik;
  • Amets Sailean autorea duten eduki independenteak eta ekoizpena nagusi dituzten 50 serie lehiatuko dira;
  • Trailerren Sailean serie digitalen aurrerapenik onenak sarituko dira, eta
  • Euskal Screenings delakoak euskal webserie onenek aukeraketa bat eskainiko du.

Jaialdiko sail ofiziala estreinaldiz beteta dago, eta horietako sei mundu mailako e streinaldiak dira: "5 baksiv.net" (Ukraina), "88th St., A league of Their Own" (Hego Korea), "Run Rachael Run" (Singapur), "1Life" (Erresuma Batua), "ONYROS" (Italia) y "This new world" (Espainia). Sail ofizialean lehiatzeko aukeratuta dauden webserieen artean, honako hauek izango dira ikusgai: "The wizards of Aus" komedia australiarra, Melbourneko auzo pobre bateko mago hiltzaile batzuen abenturei esker telebistarako jauzia egin duena; "Supernatural Fandom" kanadarra, Jensen Ackles, Jared Padalecki eta Jeffrey Dean Morgan protagonista dituen serie ezagunaren jarraitzaileek landutakoa; "Ren: the girl with the mark", Erdi Aroan girotutako ekoizpen britainiarra; edota "Black" estatubatuarra, CIAk sortutako ezkutuko talde militar baten misioak kontatzen dituena, AEBetako armadako egiazko beteranoak eta "Mortal Kombat" sagako gaiztoarena egiten zuen Cary-Hiroyuki Tagawa bezalako antzezle profesionalak elkartu dituena.

Saio guztiak d oakoak izango dira publikoarentzat, eta jaialdiaren egoitza nagusia Bizkaia Aretoa (UPV/EHU) bada ere, Bilborocken, Azkuna Zentroan eta Guggenheim Museoan ere hainbat ekitaldi antolatuko dira. Sariak banatzeko ekitaldiko alfonbra gorria Guggenheim Museoko auditorioan zabalduko da.

Komediatik, dramatik eta suspentsetik beldurrezko generoraino, thrillerreraino, fantasiazko eta zientzia-fikziozko zinemaraino, edota dokumentaleraino eta are benetako zein irudimenezko argudioak tartekatzen dituen gezurrezko dokumentaleraino (mockumentary), Bilboko publikoak ikusentzunezko jaialdi bizi-biziaz gozatzeko aukera izango du. Aurtengo programak, gainera, hitzaldiak eta jendaurreko agerraldiak eskainiko ditu arestian aipatutako Javier Fesser eta Usun Yoon-ekin eta Patxi Urkijo irakasle, idazle eta zinema-zuzendariaren eskutik.

BILBAO WEB FEST, kultura, ikusentzunezkoa, diseinua eta artisten jarduna (berezik i artista gazteena, hauen lanak ezagutzera emanez eta zabaltzen lagunduz) sustatzen diharduen Fhloston irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteak bultzatu eta antolatzen du. Ikusentzunezkoen esparruan, elkarteak bertako musikari eta artistei lagundu eta nazioarteko ikusgaitasuna ematen die.

Bilbao Web Fest Teaser 2016:  https://vimeo.com/181983195