euskaraespañol

Zientzia atsegina, umoreak eta musika onak lagunduta

Zientzia Club saioak Zientzia Astearen hiru hirietan eskainiko dira, Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/28

2014an martxan jarri zenetik, Zientzia Astean ezinbesteko hitzordua bihurtu da Zientzia Club. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea, osagai gisa umorea, musika, eta jakina, zientzia asko erabilita. UPV/EHUk zientzia gizarteari hurbiltzeko helburuari jarraiki, emanaldi hauek antolatu ditu, ikusleek egiazta dezaten zientzia atsegina, erakargarria eta dibertigarria izan daitekeela zientzia izateari utzi gabe.

10 minutuko 9 saio ikusi ahal izango dira Zientzia Club ikuskizunetan, Big Van taldearen eta UPV/EHUko zenbait ikertzaile eta irakasleren eskutik: Ricardo Hueso; Amaia Ordiales, Jone Mendicoa, Blanca Martínez eta Iranzu Guede; Gustavo Vargas; Bittor Rodríguez; Raúl Ibáñez; Julián Estévez; Luis Pastor; Fernando Unda eta Gotzone Barandika.

Zientzia Club-aren hiru emanaldi izango dira, hiri bakoitzean bana: Azaroaren 3an Bilbon izango da, arratsaldeko 7etan, Bizkaia Aretoan; azaroaren 4an Gasteizen eskainiko dute, ordu berean, Bibat museoan, eta, azaroaren 5ean, arratsaldeko 7etan ere bai, Donostiako Kursaalen. Ez da izenik eman behar, baina kontuan izan leku-kopurua mugatua dela.

BILBO, azaroak 3, 19:00etan (Bizkaia Aretoa)

  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Luis Pastor, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea: Errugabe ala errudun? Kontuz, erabaki zure ama hizkuntzan
  • Fernando Unda, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakaslea: El cerebro se equivoca
  • Amaia Ordiales (SciGea); Jone Mendicoa eta Blanca Martínez (Estratigrafia eta Paleontologia Saila); eta Iranzu Guede (Mineralogia eta Petrologia Saila): Música para una costa
  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Ricardo Hueso, Fisika Aplikatua Saileko irakaslea: En alas del cometa: de Julio Verne a Rosetta
  • Gotzone Barandika, Kimika Inorganikoa Saileko irakaslea:  Gramo bat, futbol-zelai bat
  • Raúl Ibañez, Matematika Saileko irakaslea: Pero... ¿quién encarceló a Sally?
  • Big Van, científicos sobre ruedas

GASTEIZ, azaroak 4, 19:00etan (Bibat Museoa)

  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Luis Pastor, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea: Errugabe ala errudun? Kontuz, erabaki zure ama hizkuntzan
  • Fernando Unda, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakaslea: El cerebro se equivoca
  • Gustavo Vargas, Ingeniaritza Mekanikoa Sailekoa irakaslea: De biomecánica de las plantas y otras yerbas
  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Amaia Ordiales (SciGea), Jone Mendicoa, Blanca Martínez (Estratigrafia eta Paleontologia Saila) e Iranzu Guede (Mineralogia eta Petrologia Saila): Música para una costa
  • Bittor Rodríguez, Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko irakaslea: Y sin embargo te como
  • Raúl Ibañez, Matematika Saileko irakaslea: Pero... ¿quién encarceló a Sally?
  • Big Van, científicos sobre ruedas

DONOSTIA, azaroak 5, 19:00etan (Kursaal)

  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Luis Pastor, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea: Errugabe ala errudun? Kontuz, erabaki zure ama hizkuntzan
  • Fernando Unda, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakaslea: El cerebro se equivoca
  • Gustavo Vargas, Ingeniaritza Mekanikoa Sailekoa irakaslea: De biomecánica de las plantas y otras yerbas
  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Bittor Rodríguez, Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko irakaslea: Y sin embargo te como
  • Julián Estévez, Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakaslea: Reescribiendo el diccionario
  • Ricardo Hueso, Fisika Aplikatua Saileko irakaslea: En alas del cometa: de Julio Verne a Rosetta
  • Big Van, científicos sobre ruedas

Zientzia Astea Bilbon (Bizkaia Aretoa) azaroaren 2tik 6ra ospatuko da; Gasteizen (Bibat Museoa) azaroaren 3tik 6ra; eta Donostian (Kursaal) azaroaren 3tik 5era. Zientzia Asteari eta Zientzia Clubari buruzko informazio guztia, hemen: zientzia-astea.eus.

Aurreko edizioetako bideoen emanaldiak ikusteko, sakatu lotura hau.