euskaraespañol

‘Koloso Jurasikoak' erakusketaren azkeneko asteburua

Esposizioan Europako dinosaurorik handiena dago ikusgai, eta oraingoz 19.000 lagun erakarri ditu Bizkaia Aretora

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/25

Irudia
Bizkaia Aretoko terrazako jardinean dago Turiasaurus riodevensis

Igandean, azaroak 27, amaituko da ‘Koloso Jurasikoak' erakusketa Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, . Bilbao). Doako erakusketa horrek 19.000 lagun erakarri ditu dagoeneko, eta Bizkaia Aretoak dituen 6 urteetan zehar izandako esposizio bisitatuena bihurtu da. ‘Koloso Jurasikoak' ikusgai izango da Bizkaia Aretoan larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Europako dinosaurorik handienaren (Turiasaurus riodevensis) eta Estatu Batuetatik datorren Camptosaurus baten eskeleto osoen jatorrizko tamainako erreplikak ikusgai dira ‘Koloso Jurasikoak' esposizioan.

Dinosauroak 150 milioi urtez baino gehiagoz bizi izan ziren Lurrean. Goi Jurasikoaren amaiera aldera izan zuten goieneko unea eta aniztasun-maila handia lortu zuten. Turiasaurus riodevensis Europako dinosauro handienaren eta Estatu Batuetatik datorren Camptosaurus sp. dinosauroaren eskeleto osoen jatorrizko tamainako bi erreplikek osatzen dute, besteak beste, Koloso Jurasikoak erakusketa. Halaber, 11 informazio-panelen bilduma euskaraz eta gaztelaniaz ere izango da, gaur egun bereizita dauden arren, Jurasikoan elkartuta zeuden 3 kontinenteetako —Europa, Amerika eta Afrika— dinosauroen arteko erlazioa azalduz.

Europako dinosaurorik handienaren eskeleto osoa, orain arte sekula erakutsi ez dena, ikusgai izango da erakusketan: 7 metro altu eta 21 metro luze ditu. Turiasaurus Europako beste edozein dinosauro baino handiagoa da eta munduko handienen artean dago. Pisuari dagokionez, antzeko sauropodoen kalkuluetatik, gutxi gorabehera 40 tona dituela kalkulatzen da (6-7 elefante ar helduen pisua).

Bizkaia Aretoko terrazako jardinean dago Turiasaurus riodevensis. Horrenbestez, eraikinaren kanpoaldetik ere erraz asko ikus daiteke Abandoibarra eta Ramón Rubial inguruetan (Guggenheim, Arte Ederren Museoa...) bazabiltza.