null

Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen erakusketa

2015-2016 ikasturtean titulua eskuratu duten ikasleen 40 artelan eta 206 dosier biltzen dira Bizkaia Aretoan

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/19

Erakusketa hau, ikasleek aurkeztutako 40 pieza aukeratuk osatzen dute

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketa izango da ikusgai datorren urtarrilak 5 arte. Han, 2015-2016 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak ikus daitezke. Erakusketak Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak betetzen ditu eta 08:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Sarrera librea da.

Arte Ederren Fakultateko Gradu Amaierako Lanen III. Erakusketa hau, ikasleek aurkeztutako 40 pieza aukeratuk osatzen dute, tartean margolanak, instalazioak, lan bideografikoak eta posterrak, eta baita Gradu Amaierako Lan bezala ikasleek aurkeztutako 221 dosierrak ere. Izan ere, 2015-2016 ikasturtean, 206 ikaslek eskuratu zuten titulua UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, horien artean 94k Arteko Gradua eskuratu zuten, 86k Sorkuntza eta Diseinuko Gradua eta 26k Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua.

Honako hau ez da ohiko erakusketa bat, fakultate honek eskaintzen dituen hiru graduetan burutzen diren lanen aukeraketa bat baizik. Guztiek dute ikerketa teorikoa den parte bat, dosier formatuan, eta praktikoa den beste parte bat, landutako eremuaren arabera era desberdinean gauzatzen dena.

Natxo Rodríguez UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanordeak adierazi duenez, "Gradu Amaierako Lanen erakusketa honek Arte Ederretako ikasleen prestakuntzaren lehen fasea ixten du, eta gainera publiko egiten ditu beraien lanak. Artelan horiek ezagutarazi nahi ditugu, baita nork egin dituen jakinarazi ere. Sortzaile gazte horien dedikazioa eta talentua ikusarazi nahi dugu, duten onena eman baitute. Halaber, astean zehar izan dugu 2016ko Gradu Amaierako Lan guztiak (erakusketan daudenak eta beste denak) bilduko dituen katalogoa. Gure ikasleen lanei buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, erreferente izatea gustatuko litzaiguke".