euskaraespañol

Agora Teknocamp udako campusa

Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk, Egibidek eta Innobasquek ekimen aitzindari hau abiaraziko duen lankidetza hitzarmena sinatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/15

Irudia

Arabako Foru Aldundiak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Egibide-Nieves Cano eta Innobasque berrikuntza agentziak elkarlan hitzarmena sinatu dute AGORA Teknocamp ekimena aktibatzeko. Proiektuaren jatorria Agora da, ekimen bat, Arabako Foru Aldundiak gidatua, non lurralde historikoko hainbat eta hainbat gizarte, ekonomia eta kultura agentek parte hartu duten. Aurten DBHko 1. eta 2 mailak egin dituzten 60 ikaslek aukera izango dute ekainean astebetez AGORA Teknocamp udako campusean parte hartzeko, zeina hezkuntza proiektu bat baita, gazteenei zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa modu praktikoan eta jolasaren bidez sorrarazi nahi diena, eta zientzia eta teknikarako bokazioak sustatu ume umeetatik Arabako Lurralde Historikoan.

AGORA Teknocamp proiektuak erakusten du harreman ona dagoela hezkuntzaren, berrikuntzaren eta foru administrazioaren arloko erakunde batzuen eta besteen artean. Horrez gain, agerian jartzen du nola datozen bat erakunde horiek Araban enplegagarritasunaren desafioari eta gazteentzako aukerak sortzeko beharrizanari erantzuteko orduan, hitzarmena sinatzean agerian jarri den gisan, parte hartu dutelarik Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, Ivan Igartua EHUko Arabako Campusaren errektoreordeak, José Ignacio Eguizabal Egibideko zuzendari nagusiak eta Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak.

Campus jarduerak Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan gauzatuko dira, bai eta UPV/EHUren Lascaray Ikergunean nahiz Egibideren Nieves Cano Lanbide Hezkuntzako ikastetxean ere. Bi hezkuntza erakunde horiek lagundu egingo dute programa osatzen eta jarduerak gauzatzeko behar diren irakasleak eta ikerlariak hautatzen, besteak beste.