euskaraespañol

On-lineko MOOC ikastaroak proposatzeko epea irekita dago

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/05

Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren errektoreordetzak epea ireki du UPV/EHUko irakasleek on-lineko ikastaro masibo eta irekien proposamenak aurkezteko. Eskaera egiteko momentuan arduraldi osoa duen edozein irakaslek proposatu ahalko du 2017-2018 ikasturtean emateko on-lineko ikastaro bat.

MOOC (Massive Online Open Course) ikastaroak urrutiko prestakuntzako ikastaroak dira, ezagutza modu irekian, doan eta online eskuratzea oinarritzat hartuta, ahalik eta erabiltzaile gehienengana heltzea helburu dutenak. Horretarako, elkarlanean aritzeko metodologia parte hartzailea erabitzen dute. Deialdi horretan, gehienez zortzi ikastaro aukeratuko dira. Ikastaro horiek Miriada X plataforman ere inplementatuko dira.