euskaraespañol

Unibertsitateen G-9 Taldeak atzerriko ikasleak gradu elebidunetara erakartzeko estrategiak aztertu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/13

Irudia

Unibertsitateen G-9 Taldeak, Iruñean bildua iragan ostiralean, atzerriko ikasleak ingelesezko gradu elebidunetara erakartzeko estrategiak aztertu ditu. Bederatzi unibertsitateetako ordezkariek hizkuntza horretako beren hezkuntza eskaintza partekatu dute, baterako neurriak diseinatu eta, honela, atzerriko ikasleen kopurua handitu ahal izateko.

Bestalde, 25 lan aurkeztu dira Garapenerako Lankidetzari buruzko Doktorego Tesien IV. Sarira. Horietako 15 G-9ko kide ez diren unibertsitatetan matrikulatutako ikasleak eginak dira. 2015en eta 2016n defendaturiko giza garapen iraunkorrari, garapenerako hezkuntzari eta garapenerako unibertsitate lankidetzari buruzko doktorego tesiei irekitako sari honen emaitza ekainaren amaieran iragarriko da, G-9aren errektoreek Toledon egingo duten asanblada orokorrean zehar.

Era berean, Ingelesezko Bakarrizketa Lehiaketaren III. Edizioa Universitat de les Illes Balears unibertsitatean egitea erabaki du G-9 Taldeak, 2018ko udaberrian, bai eta Bogotan eta Calin egingo diren hezkuntza arloko azoketara bertaratzea ere, non graduondoko ikasketa ofizialeen eskaintza bateratua aurkeztuko duen.

Unibertsitateen G-9 Taldea (G-9) 1997n sorturiko elkarte bat da. Bere kideak unibertsitate publiko bakarra dira Espainiako beren autonomia erkidegoan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Estremadura, Illes Balears, Errioxa, Oviedo, Euskal Herriako, Nafarroako Publikoa eta Zaragoza. 200.000 ikasle presentzial inguru hartzen dituzte guztien artean. Elkartearen xedea da taldeko unibertsitateen arteko harremanak sendotzea, besteak beste, lankidetza sustatu ahal izateko unibertsitate komunitate horren barruko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan.