euskaraespañol

Espainiako Gerra Zibilaren Arkeologia Madrilen proiektua

Arqueólogos de la UPV/EHU participan en las excavaciones del frente de la Ciudad Universitaria

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/12

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologoek Madrilen Ciudad Universitariako Gerra Zibil garaiko frontea uztailean induskatuko duen arkeologo-taldean parte hartuko dute. Taldea hainbat unibertsitatetako arkeologok osatzen dute, baita Madrilgo Complutense Unibertsitatekoek eta AEBetako hainbat unibertsitatekoek ere, udako praktiketako parte bezala. Indusketaren zuzendaria Alfredo González Ruibal da, CSIC erakundeko zientzialaria eta argitaratu berri den ‘Volver a las trincheras. Una arqueología de la Guerra Civil española' (Alianza, 2016) liburuaren egilea. Proiektu honen zuzendarikidea Xurxo Ayán da, UPV/EHUko ikerlaria eta Gerra Zibileko euskal fronteko azterketan aditua.

Pasa den udan, 2016ko uztailean, talde horrek indusketak egin zituen Ciudad Universitarian zegoen fronte errepublikarrean. Campusaren iparraldeko gune berde batean, UNEDeko Psikologia fakultatearen alboan, hainbat trintxera dokumentatu ziren, baita gezi formako babesleku bat ere. Horrez gain, munizio ugari aurkitu zen, baita Sobietar Batasunetik zetorren kaxa oso bat ere. Gerra-frontea Ciudad Universitarian mantendu zen, garai hartan oraindik eraikitzeke, gerrak iraun zuen denbora osoan, 1936ko azarotik 1939ko apirilera arte. Beren posizioak bi urte baino gehiagoz babesteaz gain, errepublikarrek hainbat mantentze-lan eta trintxera-handiagotzeak egin behar izan zituzten. Pasa den urtean, arkeologoak duela gutxira arte ia ezezaguna zen Casa de Campoko frontea aztertu zuten, Casa de Vacas izeneko parajean, A Coruñako errepidetik hurbil. Bertan, 1936ko azaroan, Lehen Mundu Gerrako beteranoek, nazioarteko brigadista bihurtuta, Madril errepublikarra bizkor batean konkistatu nahi zuen eraso frankistari aurre egin zioten. Hala ere, gerra askoz gehiago luzatu zen.

Aurten, indusketa-lekuak Ciudad Universitariako ingurunean kokatzen dira, hiru gunetan bereziki. Hasteko, Hospital Clínicoaren inguruan, Madrilgo eraso frankistaren lehenengo lerroan eta hiru urte horietan borroka gogorren eszenatokian. Bigarrenez, Cantarranas errekaren alboko gerra-posizioak induskatuko dura, unibertsitate-campusaren bihotzean. Eta amaitzeko, UNEDeko Psikologia fakultate pareko trintxera errepublikarretan egingo dira indusketa-lanak.

Informazio gehiago: