euskaraespañol

Arabako Campuseko unibertsitate lehiaketak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/16

Irudia

Arabako Campuseko Errektoreordetzak ireki egin du Fantasiazko Ipuin Laburren XXV. Unibertsitate Lehiaketara eta Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketara idazlanak aurkezteko epea. Bi deialdiek ere unibertsitateko kultur jarduera bultzatu nahi dute, eta bertako eskolaz kanpoko jarduera aberasten lagundu.

Fantasiazko Ipuin Laburren Lehiaketan, unibertsitate arloko pertsonek parte hartu ahal izango dute. Aurreko hiru urteetan saritutako egileak ezingo dira aurkeztu, eta ipuinek jatorrizkoak eta argitaragabeak behar dute, eta ezingo dira lehenago sarituta egon beste edozein lehiaketa edo sariketatan.

Lehiaketako saria bakarra izango da, eta 800 euroko diru zuzkidura izango du. Zenbateko horri, indarrean den araudiak zehazten dituen zerga atxikipenak aplikatuko zaizkio.

Testuak euskaraz zein gaztelaniaz idatzita aurkez daitezke, eta idazlanak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 3an amaitzen da. Epaimahaia UPV/EHUko irakasleek osatuko dute, baita literatura munduan ospe nabarmena duten beste pertsona batzuek ere. Sariaren epaia 2017ko abenduaren 19an plazaratuko da.

Argibideak: Fantasiazko Ipuin Laburren XXV. Unibertsitate Lehiaketa

Iritzi artikuluak

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correok antolatuta, Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketan UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal izango dute iritzi artikulu bana aurkeztuta: gai librekoa izango da, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzita. Artikuluek jatorrizkoak eta argitaragabeak behar dute, eta ezingo dira lehenago sarituta egon beste edozein lehiaketa edo sariketatan. Idazlanok aurkezteko epea 2017ko azaroaren 10ean amaitzen da.

Lehiaketako sariak 800 euroko diru zuzkidura izango du iritzi artikulu onenaren egilearentzat. Zenbateko horri, indarrean den araudiak zehazten dituen zerga atxikipenak aplikatuko zaizkio. Bestalde, epaimahaiak diru zuzkidurarik gabeko bi accesit gehienez esleitu ahal izango ditu. Diru sariaz aparte, saritutako idazlana El Correoko iritzi atalean argitaratua izango da (Arabako Edizioan). Halaber, accesitaz nabarmendutako artikuluak argitaratuko dira.

Epaimahaia letra eta komunikazio arloetako ospe nabarmeneko adituek eta pertsonek osatuko dute. Epaia 2017ko abenduaren 19an plazaratuko da.

Argibideak: Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketa